REAL UNION SAILKAPENEKO HIRUGARREN POSTUAN
Futbola

REAL UNION SAILKAPENEKO HIRUGARREN POSTUAN

Talde txuribeltzak bigarren garaipena eskuratu zuen atzo etxean, Rayo Majadahondaren kontra, eta sei puntu batu ditu dagoeneko sailkapenean

Real Unionek denboraldiko bigarren garaipena eskuratu zuen atzo etxean, Rayo Majadahondaren kontra. Galen bi partidu segidan irabazi dituzte, eta sei puntu garrantzitsu batu dituzte dagoeneko bertan. Sailkapeneko hirugarren postuan kokatu dira horrela txuribeltzak, Ponferradina eta Gimnastic de Tarragonaren gibeletik.

Denboraldiko hirugarren jardunaldia jokatu zuten atzo arratsaldean Real Unioneko jokalariek. Rayo Majadahonda jaso zuten horretarako Galen eta garaipen zabala eskuratu zuten hauen kontra. Partidua aurkarien taldeko Juanjoren kanporaketak markatu zuen. Lehen ordu erdian epaileak txartel gorri zuzenarekin kanporatu zuen jokalaria eta orduz geroztik, bat guttiagorekin aritu zen Rayo. Talde txuribeltzak hau aprobetxatuta bere jokoa inposatu zuen eta markagailuan aurreratzen hasi zen. 40. minutuan Solis izan zen taldea aitzinetik jarri zuena. 1-0ekoarekin atsedenaldira joanen zirela uste zutenean berriz, Oyarzunek 2-0eko ezarri zuen bertze gol olinpiko batekin. Hala ere, epaileak Escobarri eman zion gola, erremate lerroaren gainean egin zuela ebatzita.

Bigarren zatian, Real Unionek bere nagusitasunarekin segitu zuen. Lehen abagunean hirugarren gola sartu zuen Solisek, bere bigarrena jardunaldi berean. Aldaketek erritmoa moteldu bazuten ere, etxekoek izan zuten baloiaren jabetza eta azken sei minutuan Cerdák aukera izan zuen laugarrena sartzeko. Ez zuen atean asmatu, baina luzapenean bai iritsi zen azken gol hori. Cordobak, 92. minutuan, 4-0ekoa ezarri zuen behin-betiko.

Sei puntuak irabazita, bi neurketako asteari aurre egin beharko diote orain txuribeltzek. Asteazken honetan, 19:30ean, Derioren kontra jokatuko du Federazio Kopako fase autonomikoko finala. Larunbatean berriz, 19:30ean ere, Arenteiro bisitatuko dute denboraldiko laugarren jardunaldia jokatzeko.

(Argazkia: Barbara Duarte)

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK

Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak

Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN
Futbola

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN

Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko

Real Unionek 2-1 galdu...

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”
Futbola

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”

Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren

Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN
Futbola

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN

Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren

Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika