REAL UNION UD LOGROÑESAREN AURKA ARITUKO DA GALEN
Futbola

REAL UNION UD LOGROÑESAREN AURKA ARITUKO DA GALEN

Real Unioek bihar jaso beharko du Stadium Galen UD Logroñes taldea, ekitaldiz betetako arratsalde batean

Txuribeltzak bihar denboraldiko 23. jardunaldia jokatuko dute Stadium Galen. Oraingo honetan, UD Logroñes taldea jasotzea egokitzen zaie, Real Unionek baino bi puntu gehiago dituen taldea hain zuzen ere. Irundarrek, aurreko asteburuko garaipenaren ondoren, gogoz ekingo diote bihar 19tan jokatuko den norgehiagokari.

Gaur goizean Aitor Zulaikak prentsaurrekoan azaldu duen moduan, Logoñesek “zailtasunak jarriko dizkigu”. Izan ere, sailkapena begiratuta, Real Unionek eta Logroñoko taldeak bi puntuko aldea dute soilik eta beraz, aurkari zuzenak dira postuetan gora egiteko. Entrenatzaileak aitortu duenez, “zerbait ondo egiten ari gara UD Logroñes gure aurkari zuzena dela esaten badugu. Senaile ona da sailkapenean bi puntu bakarrera bagaude. Gogoratu behar dugu talde hau aurreko urtean 2.A mailan zegoela, bigarren mailara igo aurretik ere beti igoera fasea jokatu duela eta berriro ere bigarren mailara igotzeko taldea dela”.

Azpeitiarra, gainera, pozik azaldu da taldeak aste honetan egin duen lanarekin: “Lanean burubelarri murgilduta gaude eta gustora gaude astea nola joan den ikusita. Gaurko entrenamendua falta zaigu, zelaikoa eta zelai kanpokoa. Taldea ondo ari da lanean eta ondo bukatu nahi dugu astea ere”. Horretarako, bihar Real Union indarrez zelairatuko dela ere iragarri du: “Zentratuta egon behar dugu partidan. Gogoz gaude partida on bat eskaintzeko Real Unioneko zale guztiei, beraien zelai kanpoko lanarekin eta gure zelai barrukoarekin”.

Real Union Klubak egitarau zabala prestatu du biharko

Txuribeltzek garaipen izugarriak eskuratu dituztela ospatzeko eta Logroñotik aurkariaren zaleak ere etorriko direla aprobetxatuz, Real Union Klubak zenbait ekitaldi prestatu ditu bihar arratsalderako. Stadium Galen markagailu berria estreinatzeaz gain, Ficobak babestutakoa eta Digitarte enpresak ipinitakoa, musikaz girotuko dute neurketa. Arratsaldeko 17etatik aurrera, Calle Beat musika taldeak joko du zelaiaren inguruetan, eta ordun berean, Real Unioneko dendak abonatuei taldeko bufandak eta BP dekontu-txartela oparituko die. 17:30ean berriz, South Side Taldeak harrera egingo dio jokalarieri aldageletarako bidean.

Honen inguruan, Igor Emeryk, Real Unioneko Administrazio Kontseiluko presidenteak, “egun zailak igaro ondoren, giro aproposa sortu nahi dugu taldea babestuta senti dadin Stadium Galera itzultzean. Bigarren itzuliko lehen partida da etxean eta taldearen eta zaletuen arteko batasuna indartu nahi dugu”, esan du.

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO
Futbola

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO

Entrenatzaile galiziarrak Real Unionen eskaintza mahai gainean izan du, baina Ponferradina eta Algeciras taldeetatik jaso dituen eskaintzei lehentasuna eman...

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU
Futbola

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU

“Ecos del Roca” izenburupean, Roca talde historikoaren sorrera kontatu dute liburuan

Real Unionek “Ecos del Roca” liburua kaleratu berri du,...

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN
Futbola

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN

Zazpigarren edizioa izanen da eta txapelketa triangularrean, Touring KEk eta Arenas Clubak parte hartuko dute

Real Unionek Irun Hiria Beteranoen...

JOSH FEENEY ETA TOMMI O´REILLY ASTON VILLARA BUELTATUKO DIRA
Futbola

JOSH FEENEY ETA TOMMI O´REILLY ASTON VILLARA BUELTATUKO DIRA

2024ko urte hasieran ailegatu ziren Real Unionera bi jokalariak utzita eta orain, jatorrizko taldera bueltatuko dira berriz ere

Real Unionek...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika