REAL UNION ZAMORAREN AURKA ARITUKO DA IGANDEAN
Futbola

REAL UNION ZAMORAREN AURKA ARITUKO DA IGANDEAN

Talde txuribeltzak Zamorara bidaiatu beharko du, igandean arratsaldeko 17etan bertako taldearen aurka lehiatzeko

Real Unionek denboraldiko 31. jardunaldia jokatuko du asteburu honetan Zamora taldearen aurka. Neurketa Ruta de la Plata zelaian ospatuko da, igandean arratsaldeko 17etan. Aitor Zulaika entrenatzaileak aipatu duen moduan, taldea indartsu eta ilusioz dago partidu honi aurre egiteko eta garaipena eskuratzeko.

Zamora sailkapeneko 18. postuan kokatua dagoen taldea da 26 punturekin guztira, Real Unionek baino 18 gutxiago. Hala ere, jakina da sailkapeneko kokapenak ez duela eraginik partiduen emaitzetan eta hori zenbait alditan ikusi dugu dagoeneko maila honetan. Gainera, Zulaikak berak jakinarazi duenez, “normalean atzean doazenak bigarren itzulian gehiago estutzen dute eta Zamora horrela egingo du”. Txuribeltzen egoera neurketari aurre egiteko erosoagoa bada ere, entrenatzaileak aurkariaren jokoa goraipatu nahi izan du: “Partidu zail bat izango da, batez ere aurrean baloiarekin oso joku ona egiten duen taldea izango dugulako. Yago Iglesias jarri zenetik, jokua erabat aldatu zen. Lehen, itxaron eta trantsizioak bilatzen zizkizun taldea zen, eta orain beraiek eraman nahi dute partiduaren pisua baloiarekin”.

Azpeitiarrak Zamorak etxean jokatu dituen azken bi neurketen emaitzak ekarri nahi izan ditu gogora: “Celta B-ri 1-0 irabazi zion eta Talaveraren aurrean berdindu zuen”. Hala ere, Real Union indarberrituta ikusten duela ere onartu du Zulaikak. Azkeneko asteburuetan ez dute emaitza onik lortu, baina joku ona erakutsi dute irundarrek eta horri eutsiko diote jardunaldi honetan ere: “Aurreko asteburuan gainetik pisu bat kendu genuen eta beste poz puntu bat ikusi dut aste honetan. Nik uste dut azkeneko bost partiduetan egin dugun jokoak ez duela merezi puntu bakar bat irabaztea, baina futbola horrela da. Astean zehar egin ditugun entrenamenduetan, aurpegi alaiagoak ikusi ditut”.

Igandeko neurketan hiru jokalari gutxiagorekin atera beharko da zelaira Real Union. Izan ere, “Beobide ez da iritsiko, eta Elizondo eta Kijera zigortuta daude”, azaldu du prestatzaileak. Gainera, “Vivancos, Sanchez eta Llamas zalantza” direla ere aitortu du. 

IRUNGO UDALAK 534.000 EURO BIDERATUKO DITU STADIUM GALEN HOBEKUNTZAK EGITEKO
Futbola

IRUNGO UDALAK 534.000 EURO BIDERATUKO DITU STADIUM GALEN HOBEKUNTZAK EGITEKO

Irisgarritasun neurriak betetzeko igogailua instalatzeko eta berdegunea berritzeko inbertsioak aurreikusi ditu 

Maiatzeko udal osoko bilkuran...

OSASUNAK UDAKO FUTBOL CAMPUSA EGINEN DU DONEZTEBEN
Futbola

OSASUNAK UDAKO FUTBOL CAMPUSA EGINEN DU DONEZTEBEN

4 eta 14 urte bitarteko haurrek hartzen ahalko dute parte ekainaren 24tik 27ra eginen den topaketan

Osasunak udako futbol campusa antolatu du Donezteben,...

FRAN JUSTO: “BIHAR IRABAZI NAHI DUGU AITZINERA PAUSU GARRANTZITSUA IZANEN DELAKO”
Futbola

FRAN JUSTO: “BIHAR IRABAZI NAHI DUGU AITZINERA PAUSU GARRANTZITSUA IZANEN DELAKO”

Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua jokatuko du bihar, azkena etxean, Fuenlabradaren kontra

Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua...

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK
Futbola

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK

Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan

Real Unión Roca:...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika