Hiru jardunaldi bertzerik ez zaizkio gelditzen Real Unioni eta horietako lehena, igande honetan (maiatzaren 12an) ospatuko dute Ponferradinaren...
22 Aza, 2021
Garaipen honekin irundarrek hiru puntu irabazi zituzten sailkapenean
Atzo igandean, arratsaldeko 17etan hasita, Real Unionek denboraldiko hamahirugarren jardunaldia jokatu zuen SD Logroñes taldearen aurka, Las Gaunas zelaian. Partidu on batekin ondotik, irundarrek sailkapenean hiru puntu garrantzitsu gehitzea lortu zuten.
Lehenengo zatian Real Unionek aukera bat izan zuen baloia sarean sartzeko, Chema Nuñezek egindako jaurtiketarekin, hain zuzen ere, baino ez zuen asmatu eta kanpora joan zitzaion. Logroñesek ere bi aukera garbi izan zituen, baina biak ere hutsean geratu ziren, nahiz eta bigarrena oso gertu egon goletik. Horrela, atsedenaldira 0-0 markagailuarekin ailegatu zen partidua.
Bigarren zatian berriz, 59. minutuan hain zuzen ere, irundarrek Pradera jokalariaren ostikoarekin gola sartzea lortu zuten, 0-1 lortuz. Nahiz eta aukera gehiago izan, bigarren gola ez zen luzapenera arte ailegatu. Real Unionek ez zuen amore eman azken momentura arte, eta neurketako 93. minutuan Kun Temenuzhkovek sartu zuen baloia atean, 0-2 markagailua lortuz jardunaldia bukaerarako.
Aitor Zulaika entrenatzaileak, partidu osteko prentsaurrekoan aipatu zuen moduan, “irabazteko modua da garrantzitsua eta guk modu egoki batean egin dugu. Partidu konpletua egin behar da hemen irabazteko. Hasieran kostatu zaigu pixka bat, baino jokalariek gaur egin duten lana goraipatu behar da”.
Hiru puntu gehiago irabazita, Real Union sailkapeneko hamargarren postuan kokatuta dago orain 20 punturekin, bederatzigarren eta zortzigarren postuan dauden Badajoz eta Leonesa taldeekin berdinduta.
(Argazkia: SD Logroñes)
Hiru jardunaldi bertzerik ez zaizkio gelditzen Real Unioni eta horietako lehena, igande honetan (maiatzaren 12an) ospatuko dute Ponferradinaren...
Talde txuribeltzak hutsera berdindu zuen etxean Cultural y Deportiva Leonesa taldearen kontra
Real Unionek hutsera berdindu zuen, pasa den...
Real Unionek bihar, maiatzaren 4an, jasoko du Cultural y Deportiva Leonesa taldea (19:00), 1924ko Koparen garaipenaren mendeurrenean
Real Union ere...
Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak
Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...