REAL UNIONEK 200 SARRERA JARRI DITU ESKURAGARRI UD LOGROÑESEKO ZALEENTZAT
Futbola

REAL UNIONEK 200 SARRERA JARRI DITU ESKURAGARRI UD LOGROÑESEKO ZALEENTZAT

Sarrerak online eros daitezke dagoeneko 15 euroren truke

Real Unionek datorren igandean, irailak 11, UD Logroñes taldearen aurka jokatuko du Stadium Galen, arratsaldeko 19:30ean. Ligako hirugarren jardunaldi honetarako, klub txuribeltzak bisitarien zaleentzat 200 sarrera jarri ditu salgai.

UD Logroñeseko jarraitzaileentzat zuzendutako sarrera hauek Ekialdeko Tribunakoak izanen dira eta 15 euroren truke erosi ahal izanen dituzte. 18 urtetik beherakoek berriz, 12 euro ordaindu beharko dute. Partidarako txartelak online eros daitezke eta dagoeneko salgai daude hurrengo estekan: https://cutt.ly/UDLogrones.

(Argazkia: CD Atletico Baleares)

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika