Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko
Real Unionek 2-1 galdu...
08 Mar, 2022
Igandeko partiduko rifekin Klub txuribeltzak 580 euro bildu zituen ukrainarrak laguntzeko helburuarekin
Real Unionek aurreko astean jakinarazi zuen moduan, talde txuribeltzaren eta Calahorraren arteko neurketan saldutako rifa guztiekin lortutako dirua, Ukaina laguntzeko bideratuko da. Guztira 290 rifa saldu ziren igandean eta 580 euro bildu zituen klubak.
Diru guzti hau, Real Union klubetik aipatu duten moduan, Ukraina-Euskadi garapenerako Lankidetza eta Elkarte Sozio-Kulturalarentzako izango da, BM Supermerkatuekin batera, ukrainarrentzat elikagaiak, arropa, higiene pertsonaleko produktuak eta lehen laguntzako materiala eros dezaten. Honez gain, elkarte honek bi bilketa-gune jarri ditu Irunen edozein herritarrek ekarpenak egiteko: Slavianka denda (Nafarroa Hiribidea, 13) eta Mendekoste parrokia (Arturo Campion kalea, 6).
144 pintxo banatu zituen Denok Bat Elkarteak
Igande eguerdian zehar, gainera, Denok Bat Ostalaritza Elkarteak 144 pintxo banatu zituen zaleen artean. Elkarteko 16 establezimendu atxiki ziren ekimenera eta zaleek, Stadium Galen jaso zituzten tiketak probestuta, herriko ostatuetan kontsumitzeko aukera izan zuten neurketaren ondoren. Hau guztiaz gain, Real Union Klubak bost gonbidapen eman zizkien establezimendu bakoitzari eta bandera bana. Klub txuribeltzak adierazi duenez, Denok Bat eta Bidashop elkarteekin lankidetzan jarraitzeko asmoa du, pandemiak kolpatutako Irungo ostalaritza eta merkataritza suspertzeko helburuarekin.
(Argazkia: Estudio Gover)
Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko
Real Unionek 2-1 galdu...
Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren
Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...
Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren
Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...
Unionistas de Salamanca garaitu zuten etxean eta jeitsiera postuetatik aldentzen hasiak dira txuribeltzak
Real Unionek garaipen garrantitzusa lortu...