17 Abu, 2022
“Aurrera eta goraka. Abonatu zaitez!” lelopean egindako kanpaina da eta masa soziala sendotzea izanen du helburu
Real Unionek 2022/23 denboraldiko abonatuen kanpaina martxan jarri du dagoeneko. Aurtengo leloa “Aurrera eta goraka. Abonatu zaitez!” da eta helburua klubaren masa soziala sendotzea da.
Abonuen prezioa Stadium Galen kokapenaren araberakoa da eta 20 eta 150 euro artean balio dute. Merkeena haur eta gazteentzat izanen lirateke, Preferentzian, eta garestiena denboraldi osorako helduendako abonua Tribuna Nagusian.
Klub txuribeltzak gainera, hainbat deskontu eskainiko ditu. Alde batetik, %15eko deskontua eginen die langabetuei. Beste aldetik, %20ko beherapena izanen dute ezinduek, baita familia ugariek ere (familia-unitateko hiru kide edo gehiago). Deskontu hauetaz baliatzeko, egiaztagiriak eskatuko dituztela ere azpimarratu dute klubetik.
Abonuak online egiteko aukera ere paratu dute, Real Unioneko webgunean bertan (https://realunionclub.com/alta-abonados). Hala ere, nahi duenak Stadium Galeko bulegoetan ere egin dezake izen-ematea. Bulegoaren ordutegia honako hau da: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:30era eta 17:30etik 19:00etara.
Abonatuen kanpaina indartzeko, promozio bideo bat ere egin du klubak Reflejo Pilomotorren laguntzarekin. Bertan, Mario Capelete jokalari irundarra ageri da, zenbait zaleturekin batera. Bideoa ikusgai dago Real Unionen sare sozialetan.
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...