REAL UNIONEK ALCORCONETIK JASOKO DU JOKALARI BERRIA
Futbola

REAL UNIONEK ALCORCONETIK JASOKO DU JOKALARI BERRIA

Real Unioneko ezker defentsa zentrala Madrilgo Alcorcon taldetik utzita iritsiko da. Aurtengo denboraldian Alcorconeko harrobiko taldean aritutako jokalari horrek 23 urtez azpiko kupoa beteko du.

Gauzak horrela, Gexan Elosegirekin, Kun Temenuzkhovekin, Anatz Elizondorekin eta Patrick Sequeirarekin batera, bost lirateke, egun, Real Unionek denbroaldi berriko plantilan 23 urtez azpiko dituen jokalariak. Federazioaren eskakizunek 1.Federazio mailako taldeek 23 urtez azpiko 6 jokalari izatera behartzen dute.

Aurki iragarriko du klubak Alcorconetik utzita datorren jokalariaren izena.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika