REAL UNIONEK AMOREBIETA BISITATUKO DU IGANDEAN
Futbola

REAL UNIONEK AMOREBIETA BISITATUKO DU IGANDEAN

David Movillaren mutilek “guztiz optimizatuta” dagoen talde bati egin beharko diote aurre, Urritxe zelai berezian

Real Unionek euskal derbi txiki bat izanen du datorren igandean, urtarrilaren 29an, 18:00etatik aitzinera. Hain zuzen ere, Urritxe zelaian arituko dira txuribeltzak Amorebietaren kontra. Denboraldiko lehen itzulian, orduan Aitor Zulaikaren mutilak zirenak, 4-3 garaitu zuten Haritz Mujikaren taldea. Orain aldiz, zailago izanen dute, gora egin duen taldea izan baita eta Urritxeko zaleen bultzadarekin irabazi bertzerik ez dute izanen euren burutan.

David Movillari Urritxe zelaiaren egoeraz galdetu diote gaur goizeko prentsaurrekoan. Berezia bada ere, eta azken egunetako eguraldiak aldaketak sortu ahal izan baditu ere, “bi taldeentzat zelai bera” izanen dela adierazi du entrenatzaileak. Hain zuzen ere, “aitzakirik ez dela egonen”, gaineratu du eta “jokoaren baldintza bat izanen bada ere, ez da bertze asteetan kontuan hartzen ez dugun zerbait”.

Zelaiaren egoera baino gehiago, zaleen bultzadak kezkatzen du Movilla. Kezkatu baino, jakitun da eurek duten indarraz eta nolako presioa eragiten duten aurkariarengan”. Horretaz guztiaz gain, taldearen balioa ere kontuan hartu beharko du talde irundarrak. Denboraldia ez zuten hain ongi hasi, baina orain “guztiz optiminatuta” dagoen taldea da prestatzailearen hitzetan: “Talde ezinhobea da. Ofentsiboki baliabide asko ditu eta gainera, atezain erabakigarria dute”.

Edonola ere, Real Unionek “bere mailan dagoen Txusta” ere badu eta hori izanen da iganderako gakoetako bat, Movillaren erranetan. Honez gain, “talde moldakorra dela erakutsi beharko dugu. Proposatzen diguten jokoari egokitu beharko gara, baita zelaiari eta indibidualki erakusten duten ahalmenari ere”, onartu du entrenatzaileak.

Horretarako, etxean duten errendimendu bera erakutsi beharko dute igandean Urritxen ere. Zenbait baja ditu oraindik Real Unionek eta zalantza izanen dira Ivan Perez eta Aranburu ere, Movillak jakinarazi duenez. Hala ere, puntuak batzen saiatzerako aterako dira zelaira, 18:00etatik aitzinera.

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK

Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak

Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN
Futbola

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN

Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko

Real Unionek 2-1 galdu...

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”
Futbola

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”

Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren

Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN
Futbola

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN

Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren

Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika