REAL UNIONEK AUTOBUSA ANTOLATU DU IGANDEAN LEZAMARA JOATEKO
Futbola

REAL UNIONEK AUTOBUSA ANTOLATU DU IGANDEAN LEZAMARA JOATEKO

Bertan izena emateko, Stadium Galeko bulegoetara hurbildu beharko da 10:00etatik 13:30era edo 17:00etatik 19:30era

Real Unionek autobusa antolatu du igande honetan, urtarrilaren 15ean, Lezamara joateko, Bilbao Athletic eta Real Union taldeen arteko norgehiagoka ikustera. Klubak Autocares Unitravel-en laguntzarekin antolatu du bidaia hau.

Talde txuribeltzak Bilbao Athletic-en kontra jokatuko du igande honetan, urtarrilaren 15ean, 16:00etan Lezaman. Klubak jakinarazi duenez, neurketa hau ikustera hurbildu nahi duten zale guztiek autobusean joateko aukera izanen dute. Izan ere, Autocares Unitravel-en laguntzaz, Real Unionek autobus bat antolatu du Lezamara joateko. Bertan parte hartu nahi dutenek, bidaia eta partidurako sarrera ordaindu beharko ditu. Helduen prezioa 20 eurokoa izanen da, 14 eta 17 urte bitartekoena 15 euro eta 14 urtetik beherakoek 10 euro ordaindu beharko dituzte.

Autobusean izena emateko, Stadium Galeko bulegoetara joan beharko dira zaleak, 10:00etatik 13:30era edo 17:00etatik 19:30era, eta bertan egin beharko dute ordainketa. Izena emateko epea bihar bukatuko da, urtarrilaren 12an, aurretik eserlekuak betetzen ez badira. Gainera, Real Unionek jakinarazi duenez, autobusa aitzinera ateratzeko 40 eserleku bete beharko dira gutxienez. Autobusa Stadium Galetik abiatuko dela ere aipatu dute, igandean eguerdiko 13:30ean.

Ibilgailuetan joanen diren zaleentzat ere sarreren prezioa adostu dute Real Unionek eta Athletic-ek. Hain zuzen ere, 10 euroko prezioa izanen du helduen sarrerak, 5 eurokoa 14 eta 17 urte bitartekoenak eta doan 14 urtetik beherakoenak. Hauek Lezamako lehiatiletan eskuratu beharko dituzte sarrerak.

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT GEHITU ZUEN SAILKAPENEAN
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT GEHITU ZUEN SAILKAPENEAN

Amaikak Bat taldearen kontrako partidua banako markagailuarekin bukatu zen, Mario Capeletek penaltiz sartutako golari esker

Real Unión Roca:...

REAL UNIONEK PUNTU BAT EKARRI ZUEN LAS GAUNAS ZELAITIK
Futbola

REAL UNIONEK PUNTU BAT EKARRI ZUEN LAS GAUNAS ZELAITIK

Solísen eskutik ailegatu zen txuribeltzek markagailuan berdintzeko baliatu zuten gola

Real Unionek banako markagailua erdietsi zuen pasa den...

IÑIGO IDIAKEZ: “EZ NAGO TALDEAREKIN KEZKATUTA, GURE EGOERAREKIN BAIZIK”
Futbola

IÑIGO IDIAKEZ: “EZ NAGO TALDEAREKIN KEZKATUTA, GURE EGOERAREKIN BAIZIK”

Real Unionek SD Logroñes bisitatuko du Las Gaunas zelaian bihar, martxoaren 23an, 16:00etan

Real Unionek SD Logroñes bisitatuko du larunbat...

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT EKARRI ZUEN MINTXETATIK
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT EKARRI ZUEN MINTXETATIK

Binako markagailua erdietsi zuen Carlos Garciaren taldeak azken minutuan Elgoibarren kontra

CD Elgoibar: Mosquera; Moya, Barrenechea,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika