25 Urt, 2022
Irundarrek bihar hasiko dute denboraldiko bigarren zatia, Celta B taldearen aurka jokatu beharreko partiduarekin
Real Unionek larunbatean bukatu zituen denboraldiko lehen zatiko neurketak, eta bihar emango die hasiera bigarren zatikoei. Orain jokatu beharreko partiduetako lehendabizikoa Celta B taldearen aurka izango da, Balaidos zelaian, arratsaldeko 19etan.
Gaur goizean azken entrenamendua egin eta segidan abiatuko dira irundarrak Vigora. Aitor Zulaika entrenatzaileak prentsaurrekoan esan duen moduan, Celta B taldearen kontra jokatu beharreko neurketa “beste partidu bat gehiago izango da, ia beste guztiek izaten dituzten zailtasun gehienekin”. Izan ere, talde hau laugarren sailkatua izateaz gain, “talentu handia duen talde bat da eta internazionala da”, eta honek zailtasuna emango dio norgehiagokari.
Partidu hau prestatzeko, Real Unionek Stadium Galen jokatutakoari begiratu diola aipatu du Zulaikak. Bi taldeak aurrez aurre aritu baitziren irailean, denboraldiko hirugarren jardunaldian, hain zuzen ere. Orduan, 1-4ko markagailuarekin irabazi zuen Celtak eta beraz, bertan gertatukoak “zer egin behar den eta zer ez den egin behar” erakutsiko die irundarrei entrenatzailearen iritziz. “Guk gurera begiratzen badugu beti, orain are eta gehiago”, gaineratu du.
Txuribeltzek hamar egunetan hiru neurketa izango dituzte, tartean bi bidai luzerekin. Hala ere, honek ez duela beraien errendimenduan eraginik izango ziurtatu du azpeitiarrak: “Guztiak gaude antzeko egoeran. Agian guk bi bidai jarraian izango ditugu, baina ez dago aitzakirik. Zentzu horretan baldintza berdinetan gaude Celtarekin, eta ez du eraginik izango”.
Horrela, bihar ekingo dio Real Unionek bigarren zatiko neurketei, Celta B-ren aurka jokatuko duen partiduarekin. Balaidos zelaian ospatuko da 20. jardunaldia hau, arratsaldeko 19etan.
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...