REAL UNIONEK BANA BERDINDU ZUEN NÀSTIC-EN KONTRA
Futbola

REAL UNIONEK BANA BERDINDU ZUEN NÀSTIC-EN KONTRA

Azken minutuetan sartutako golak puntu bat poltsikoratzea ekarri zien txuribeltzei

Real Unionek bertze puntu bat poltsikoratu zuen pasa den larunbatean Galen. Nàstic de Tarragonaren kontra aritu zen Fran Justoren taldea eta banako markagailuarekin bukatu zuten elkarren kontrako partidua. Lehen hogei minutuetan talde bisitaria aitzindu bazen ere, etxekoek emaitza berdintzea lortu zuten neurketaren azken txanpan.

Nàstic lehen minututik agintzen hasi zen eta bereak izan ziren neurketaren abagune gehienak. Hala ere, hogeigarren minutura arte ezin izan ziren markagailuan aitzindu. Orduan, Pablo Fernandezek 0-1ekoa ezarri zuen eta emaitza euren alde jarri zuen. Amore eman gabe saiatzen segitu zuten, bigarren gola eskuratzeko asmoz. Edonola ere, ezin izan zuten atean asmatu eta atsedenaldira 1-0ekoarekin joan ziren bi taldeak.

Bigarren zatia bide beretik hasi zen. Edonola ere, Fran Justok aldaketa batzuk egin zituen zelaian eta honek partiduari buelta ematea ekarri zuen. Real Union aukerak edukitzen hasi zen eta 88. minutuan etxekoen gola ailegatu zen. Cordobak jokaldia egin eta Escobar izan zen gai banako berdinketa lotzeko.

Sailkapeneko bederatzigarren postuan kokatuta, heldu den igandean (azaroaren 26an) Galen ariko da berriz ere Real Union. SD Logroñes izanen du aurkari, 12:00etatik aitzinera.

(Argazkia: Photos Lasa)

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN
Futbola

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN

Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko

Real Unionek 2-1 galdu...

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”
Futbola

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”

Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren

Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN
Futbola

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN

Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren

Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN
Futbola

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN

Unionistas de Salamanca garaitu zuten etxean eta jeitsiera postuetatik aldentzen hasiak dira txuribeltzak

Real Unionek garaipen garrantitzusa lortu...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika