REAL UNIONEK BANA BERDINDU ZUEN PONFERRADINAREN KONTRA
Futbola

REAL UNIONEK BANA BERDINDU ZUEN PONFERRADINAREN KONTRA

Etxekoak aitzindu ziren markagailuan bigarren zati hasieran, baina aurkariak emaitza berdintzea lortu zuen

Real Unionek bana berdinduta bukatu zuen atzo arratsaldean Galen, Ponferradinaren kontrako partiduan. Bigarren zatiaren lehen jokaldian aitzindu zen Fran Justoren taldea, baina hamar minutu beranduago emaitza berdintzea lortu zuen aurkariak. Horrela, puntuak banatuta bukatu zen denboraldiko bederatzigarren jardunaldia.

Orain arteko lehen zatirik onena jokatu zuen Real Unionek Galen atzo. Hala ere, ezin izan zituen aukerak errematatu eta hutsean gelditu ziren bi taldeak 45 minutuak pasatuta. Hiru abagune garbi izan zituzten txuribeltzek. Lehena, Escobarrek hamahirugarren minutuan. Josecak erdiraketa egin zuen eta Escobarrek errematatu, baina goregi joan zitzaion baloia. Bost minutu beranduago, Josecak Alaineri pasatu zion baloira eta honek ez zuen atean asmatu. Azkenik, Alainek gol olinpiko bat sartzeko aukera izan zuen, 29. minutuan, baina langan jo zuen jaurtiketak.

Aldageletatik bueltan iritsi zen Real Unionen gola. Bigarren zatiaren lehen jokaldian sartu zuen Escobarrek 1-0ekoa. Hala ere gutti iraun zuen markagailuak horrela, izan ere, aurkariak partidua berdindu zuen 56. minutuan. Abelendak sartu zuen gola eta neurketa parekatu zuen honela. Txuribeltzak saiatu ziren bigarren gola sartzen eta partidua euren alde jartzen berriz ere, baina ezin izan zuten horrelakorik egin.

Puntu bat lortuta, Real Union sailkapeneko laugarren postuan kokatu da orain, 16 punturekin.

(Argazkia: Aimar Lasa)

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN
Futbola

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN

Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko

Real Unionek 2-1 galdu...

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”
Futbola

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”

Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren

Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN
Futbola

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN

Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren

Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN
Futbola

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN

Unionistas de Salamanca garaitu zuten etxean eta jeitsiera postuetatik aldentzen hasiak dira txuribeltzak

Real Unionek garaipen garrantitzusa lortu...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika