REAL UNIONEK BANA BERDINDUTA BUKATU ZUEN CORNELLAREN KONTRA
Futbola

REAL UNIONEK BANA BERDINDUTA BUKATU ZUEN CORNELLAREN KONTRA

Puntu bat gehiago batu zuen Iñaki Goikoetxearen taldeak sailkapenera

Real Unionek bana berdinduta bukatu zuen atzo arratsaldean Cornella-ren kontra jokatu zuen partiduan. Lehen zatian gehiago izan zen etxeko taldea, baina bigarren zatian Iñaki Goikoetxearen mutilak suspertu ziren eta euren alde jarri zuten neurketa. Hala ere, Cornella-k emaitza berdindu zuen. Txuribeltzak saiatu ziren berriz ere aitzinetik jartzea, baina ezin izan zituzten aukerak errematatu.

Lehen zatiko jokoa etxekoena izan zen. Aukera gehienak eurek sortu zituzten, baina ezin izan zituzten errematatu. Real Unionek ere abagune garbi bat eduki zuen lehen 45 minutuetan. Riverok falta bota eta Nacho Sanchezek jaso zuen bere jaurtiketa. Hala ere, gora joan zitzaion jokalari kanariarrari errematea eta ezin izan zuen golik sartu. Horrela, hutsean berdinduta bukatu zuten bi taldeek ere lehen zatia.

Bigarren zatian berriz ere, Real Union izan zen neurketaren buruzagia. Etxekoen lehen aukeraren ondotik, Iñaki Goikoetxearen taldearen gola iritsi zen. 56. minutuan, Riverok bere zelaitik baloia atera eta Luqueri pasea egin zion. Honek Nacho Sanchezi egin zion jaurtiketa eta kanariarrak aurkariaren atean sartzea lortu zuen. Aitzinetik jarri ziren txuribeltzak, baina etxekoak emaitza berdindu zuten bederatzi minutu beranduago, Falconek sartutako golari esker.

Neurketa bukatu baino lehen, Jon Anderrek bigarren gola sartzeko aukera izan zuen buruz, baina Gerardek baloia lapurtzeko aukera aprobetxatu zuen. Horrela, bana berdinduta bukatu zen jardunaldia. Real Unionek puntu bat ekarri zuen etxera bueltan eta orain, 31 ditu guztira sailkapenean. Bi puntura du salbazioa talde txuribeltzak eta hori lortzen saiatuko da datorren asteburuan ere, hain zuzen ere, igandean (apirilaren 2an), Stadium Galen CD Numanciaren kontrako neurketan. 

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT GEHITU ZUEN SAILKAPENEAN
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT GEHITU ZUEN SAILKAPENEAN

Amaikak Bat taldearen kontrako partidua banako markagailuarekin bukatu zen, Mario Capeletek penaltiz sartutako golari esker

Real Unión Roca:...

REAL UNIONEK PUNTU BAT EKARRI ZUEN LAS GAUNAS ZELAITIK
Futbola

REAL UNIONEK PUNTU BAT EKARRI ZUEN LAS GAUNAS ZELAITIK

Solísen eskutik ailegatu zen txuribeltzek markagailuan berdintzeko baliatu zuten gola

Real Unionek banako markagailua erdietsi zuen pasa den...

IÑIGO IDIAKEZ: “EZ NAGO TALDEAREKIN KEZKATUTA, GURE EGOERAREKIN BAIZIK”
Futbola

IÑIGO IDIAKEZ: “EZ NAGO TALDEAREKIN KEZKATUTA, GURE EGOERAREKIN BAIZIK”

Real Unionek SD Logroñes bisitatuko du Las Gaunas zelaian bihar, martxoaren 23an, 16:00etan

Real Unionek SD Logroñes bisitatuko du larunbat...

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT EKARRI ZUEN MINTXETATIK
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT EKARRI ZUEN MINTXETATIK

Binako markagailua erdietsi zuen Carlos Garciaren taldeak azken minutuan Elgoibarren kontra

CD Elgoibar: Mosquera; Moya, Barrenechea,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika