REAL UNIONEK BERDINKETA ESKURATU ZUEN STADIUM GALEN
Futbola

REAL UNIONEK BERDINKETA ESKURATU ZUEN STADIUM GALEN

Logroñes UD taldearen aurkako neurketa 1-1eko berdinketarekin amaitu zen atzo

Atzo Real Union Klubak egitarau zabala antolatu zuen arratsaldeko neurketa girotzeko asmoarekin, eta Stadium Galera 1.500 zale erakartzea lortu zuen. Horrela, txuribeltzek ikusleen berotasuna sumatuta, partida ederra jokatu zuten eta 1-1ko berdinketa eskuratu zuten Logroñes UD taldearen aurka.

Real Union indarrez zelairatu zen eta lehendabiziko mitutuetan gola sartzeko bi aukera garbi izan zituen dagoeneko, baina jokaldia korner batean amaitu zen. Hamaikagarren minutuan berriz, Logroñesek izan zuen aukera eta hauek bai errematatzea lortu zutela, markagailuan aurrea hartuz. Etxekoek beste bi aukera izan zituzten atsedenaldia baino lehen, baina ez zuten lortu baloia sarera sartzea, ezta Logroñokoek ere. Beraz, lehendabiziko 45 minutuak 0-1eko markagailuarekin bukatu zituzten.

Bigarren zatian ere, Logroñesek izan zuen lehendabiziko aukera, baina ez zuen lortu bi taldeen arteko aldea handitzea. Gainera, 69. minutuan, Real Union aurkariekin bat egin zuen markagailuan, Nacho Sanchezek area kanpotik egindako jaurtiketa sarera sartu baitzen. Aurretik jartzeko aukera ere izan zuten etxekoek, azken minutuetan Bravok egindako jokaldi batekin, baina azkenean ez zuten asmatu, eta 1-1eko berdinketarekin amaitu zen neurketa.

Aitor Zulaikak, partidaren ondoren, Stadium Galen bizi izan zen giroa eta emanaldia goraipatu zituen: “A ze lana egin duen Real Unionek talde handi baten aurka! Gainera, sentsazio oso onak izan ditugu, batez ere bukaeran, eta giro ezinhobea egon da Galen. Laburbiltzeko, arratsalde oso polit bat futbolean zentzu guztietan”. Neurketak zuen zailtasuna ikusita, entrenatzaileak jokalarien lana azpimarratu nahi izan zuen baita ere: “Talde oso handi baten aurka jokatu dugu. Oso momentu onean daude eta talde gutxi izan dira gai beraiek aurretik jarrita, bukaeran berdintzeko”.

Ekhi Senar jokalariak ere azaldu zuen “oso berdindua izan da partidua, bakoitza bere estiloarekin. Beraiek aurrea hartuta, zaila zen partidua berdintzea. Aukera batzuk izan ditugu eta bat sartuta berdinketa zuzena izan da biontzat”.

(Argazkia: Haimar Marcos)

IRUNGO UDALAK 534.000 EURO BIDERATUKO DITU STADIUM GALEN HOBEKUNTZAK EGITEKO
Futbola

IRUNGO UDALAK 534.000 EURO BIDERATUKO DITU STADIUM GALEN HOBEKUNTZAK EGITEKO

Irisgarritasun neurriak betetzeko igogailua instalatzeko eta berdegunea berritzeko inbertsioak aurreikusi ditu 

Maiatzeko udal osoko bilkuran...

OSASUNAK UDAKO FUTBOL CAMPUSA EGINEN DU DONEZTEBEN
Futbola

OSASUNAK UDAKO FUTBOL CAMPUSA EGINEN DU DONEZTEBEN

4 eta 14 urte bitarteko haurrek hartzen ahalko dute parte ekainaren 24tik 27ra eginen den topaketan

Osasunak udako futbol campusa antolatu du Donezteben,...

FRAN JUSTO: “BIHAR IRABAZI NAHI DUGU AITZINERA PAUSU GARRANTZITSUA IZANEN DELAKO”
Futbola

FRAN JUSTO: “BIHAR IRABAZI NAHI DUGU AITZINERA PAUSU GARRANTZITSUA IZANEN DELAKO”

Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua jokatuko du bihar, azkena etxean, Fuenlabradaren kontra

Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua...

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK
Futbola

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK

Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan

Real Unión Roca:...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika