Adidas markarekin jantziko dira jokalariak eta Futbol Emotion taldeak egindako diseinuarekin
Real Union Klubak 2024/25 denboraldiko jantziak...
09 Urr, 2023
Escobarrek luzapenean sartutako golak eman zion talde txuribeltzari garaipena
Real Unionek azken minutuetan lortu zuen garaipenaren gola sartzea. Escobarren eskutik iritsi zen, 93. minutuan, eta horrela, talde txuribeltzak bertze hiru puntu batu zituen sailkapenera. Fran Justoren taldeak bigarren postuak segitzen du, hamabost punturekin, SD Ponferradinarekin berdinduta eta Tarragonako Gimnàstic liderrarengandik bi puntura.
Golik gabeko 90 minutu jokatu zituen Galen Real Unionek eta Tarazonak. Luzapenean ailegatu zen etxekoen garaipenaren gola. Escobarren sartu zuen, 93. minutuan, Solísen jokaldiaren laguntzarekin. Garaipen landua izan zen, Fran Justok erran zuen bezala. Txuribeltzek gidatu zuten partidua lehen 45 minutuetan, nahiz eta ezin izan zuten atean asmatu. Bigarren zatian ere puntuak gehitzen saiatu ziren etxekoak, baina denbora ofizialean ere ez zen golik izan.
Azkenik, luzapenean sartu zuen Real Unionek gola eta bertze hiru puntu batu zituen horrela sailkapenera. Orain, puntuetan berdinduta dago Ponferradinarekin bigarren postuan eta Gimnastic de Tarragona liderrarekin bi puntuko aldea du.
(Argazkia: Aimar Lasa)
Adidas markarekin jantziko dira jokalariak eta Futbol Emotion taldeak egindako diseinuarekin
Real Union Klubak 2024/25 denboraldiko jantziak...
Ekainaren 8an, larunbatean, ospatuko da eta guztira zortzi taldeek hartuko dute parte
Real Union Klubak Enpresen arteko III. Torneoa antolatu du...
Zelai erdian aritzen zen jokalaria utzita etorri zen Irunera UD Levantetik pasa den udan
Real Union Klubak jakitera eman duenez, Alex Cerda bere...
Klub txuribeltzak euren profesionaltasuna eskertu nahi izan die jokalariei eta zorte ona opa etorkizunean
Carlos Beitia eta Julio Martinez Escorcia...
45 urtetik goitiko taldea txapeldun izan zen eta +55 eta +35 mailatako taldeak berriz, txapeldunorde
Real Uniongo Beteranoak Donosti Masters Cup...