25 Ira, 2023
Talde txuribeltza partiduari buelta emateko gai izan zen eta hirugarren garaipena segidan lortu zuen
Real Unionek hirugarren garaipena segidan lortu zuen atzo eguerdian Galen. Teruel izan zuen aitzinean talde txuribeltzak eta hasieran aurkaria aitzindu bazen ere, etxekoak gai izan ziren markagailuari buelta emateko eta hiru puntuak poltsikoratzeko eta liderretik puntu bakarrera gelditzeko.
Lehen zatian hutsean bukatu zuten bi taldeek ere. Zenbait aukera izan zituzten, baina ez batak ez bertzeak ere ez zuen atean asmatu. Bigarren zatian berriz, partiduaren norabidea aldatu zen. 58. minutuan, Teruelen alde jarri zen markagailua, Alastueyk sartutako golarekin. Besoak jeitsi gabe, segidan ailegatu zen etxekoen erantzuna. Hamar minutu beranduago, Solísek berdindu egin zuen eta hortik aitzinera, Real Unionen momentua izan zen. 72. minutuan, Riverok bigarren gola sartu zuen penaltiz eta 84. berriz, Peru Ruizen sartu zuen hirugarrena.
Neurketa oraindik ere luzatu egin zen eta Real Union garaipena mantentzeko borrokan aritu zen. 93. minutuan ezusteakoa ailegatu zen, Solísek bere atean sartu baitzuen gola. Hala ere, 3-2koa mantentzen jakin zuten etxekoek eta horrela, bertze hiru puntu batu ahal izan zituzten sailkapenera.
Honen ondotik, Real Unionek bi partiduko astea izanen du aitzinetik. Asteazken honetan, (irailaren 27an) taldea Asturiasera joanen da Marino de Luancoren kontra RFEF Kopako final-hamaseirenak jokatzeko. Larunbatean berriz, irailaren 30ean, Unionistas de Salamanca bisitatuko du.
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...