REAL UNIONEK BILBAO ATHLETIC JASOKO DU BIHAR
Futbola

REAL UNIONEK BILBAO ATHLETIC JASOKO DU BIHAR

Talde txuribeltza bilbotarren aurka arituko da Stadium Galen arratsaldeko 19etan

Real Unionek bihar jokatuko du denboraldiko 32. jardunaldia Stadium Galen, Bilbao Athletic taldearen aurka. Nahiz eta partidu ederra izango den, Aitor Zulaikak aipatu duen moduan, zaila ere izango da, bilbotarrak sasoi onean datoz eta. Neurketa arratsaldeko 19etan ospatuko da.

Gaur goizean Aitor Zulaikak ohiko agerraldia egin du biharko neurketaren atarian. Talde txuribeltzak Bilbao Athletic jaso beharko du bihar etxean eta entrenatzaileak berak aipatu duen moduan, “partidu ederra” izango dela aurreikus daiteke, “Bilbao Galera etortzen den bakoitzean horrela izaten da”. Zulaikak jakinarazi duenez, aurkariak “denboraldi hasiera kaskarra izan bazuen ere, bigarren zati bikaina egiten ari da. Patxi Salinasek taldea hartu zuenetik, norabidea hartu dute, badakite nola jokatu eta oso momentu onean daude”.

Talde irundarrarentzat zaila izango bada ere, Bilbao Athletic-ek ere ez du erraza izango Stadium Galen. Prestatzaileak bere taldea sasoi onean dagoela eta borrokatzen jarraituko due azpimarratu nahi izan du: “Aurrean talde on bat izango dute, hau da, Real Union. Aurreko asteburuan erakutsi genuen bizirik gaudela eta bizirik jarraitu nahi dugula”.

Azkenik, Aitor Zulaikak zaleak zelaira hurbiltzera animatu nahi izan ditu, bi euskal taldeen arteko neurketa honetaz gozatzeko. "Badakit Aste Santuaren erdian gaudela, baina ordu onean jokatzen da eta polita izango litzateke ikuskizun oso bat izatea, ez bakarrik zelaian, baita harmailetan ere. Eta zaletuek eta taldeak bat egin dezatela Bilbao Athletic-i irabazten saiatzeko”, erran du azpeitiarrak. 

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK
Futbola

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK

Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan

Real Unión Roca:...

REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN PONFERRADINAREN KONTRA
Futbola

REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN PONFERRADINAREN KONTRA

Talde txuribeltzak 2-1 galdu zuen Ponferradan eta orain, azken bi jardunaldiak gelditzen zaizkio maila mantentzeko helburua lortzeko

Real Unionek...

FRAN JUSTO: “ONGI ENTRENATU BEHAR DUGU, LASAI EGON ETA IGANDEAN LEHIATZERA ATERA”
Futbola

FRAN JUSTO: “ONGI ENTRENATU BEHAR DUGU, LASAI EGON ETA IGANDEAN LEHIATZERA ATERA”

Hiru jardunaldi bertzerik ez zaizkio gelditzen Real Unioni eta horietako lehena, igande honetan (maiatzaren 12an) ospatuko dute Ponferradinaren...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika