34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
18 Abe, 2023
Lehen zatia irabazten ari zela bukatu zuen talde txuribeltzak, baina azken 45 minutuetan Sansek markagailua berdintzen jakin zuen
Real Unionek bina berdindu zuen urteko azken partiduan Sanseren kontra Zubietan. Lehen minutuetan jaso zuen lehen gola talde txuribeltzak, baina horri buelta ematen jakin zuen eta markagailua bereganatu zuen lehen zatiaren bukaerarako. Bigarren zatian berriz, Sansek bigarren gola sartu eta berdinketa ezarri zuen markagailuan.
Partidua hasi eta laugarren minutuan lortu zuen lehen gola Sansek, Real Unioni erantzuna ematera behartuz. Azkunek sartu zuen gola eta markagailua euren alde jarri zuen berehala. Edonola ere, Fran Justoren taldeak erreakzioa bilatu zuen, baita lortu ere. 13. minutuan, Solísek neurketa berdindu zuen, eta hori gutti balitz, bost minutu beranduago Vidorrek buruz egindako erremate batek ere atea aurkitu zuen. 1-2koarekin beraz, atsedenaldira ailegatu zen partidua eta talde txuribeltzak hiru puntuak hurbil zituen.
Bigarren zatiaren hasieran, jokoa errepikatu zen ordea. 52. minutuan Eder Garciak Sanseren bigarren gola sartu zuen, korner baten bidez, eta markagailua berdindu zuen horrela. Hortik aitzinera, bi taldeak garaipenaren bila joan ziren, baina ezin izan zituzten aukerak errematatu eta puntuak banatzen bukatu zuten urteko azken jardunaldia, gipuzkoar zaleei ikuskizun ona bermatuz.
Gabonetako atsedenaldia izanen dute orain, eta urtarrilaren 3an bueltatuko da Real Union lehiara. Etxean ariko da orduan, 19:00etan, Sestao River taldearen kontra, denboraldiko hemezortzigarren jardunaldian.
(Argazkia: Barbara Duarte Fotografia)
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun
Bidasoa Irunek Euskal Kopa...
Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan
Bidasoa Irunek 33-32ko...
Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan
Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi Txapelketaren egoitza izendatu zuten atzo Parisen
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi...