REAL UNIONEK CALAHORRA JASOKO DU BIHAR GALEN
Futbola

REAL UNIONEK CALAHORRA JASOKO DU BIHAR GALEN

Bi talde hauen arteko neurketa arratsaldeko 17:00etan ospatuko da

Real Unionek Calahorra jasoko du bihar etxean, Stadium Galen. Hitzordua arratsaldeko 17:00etan izanen dute eta David Movillak aitzindu duen moduan, talde irundarrak “bere hazte prozesua lehiaketara eramateko” momentua du bihar. Puntuak batzeko beharretan daude etxekoak eta horren bila aterako dira zelaira.

David Movillak aste honetan zehar, “inoiz baino hobe lanean aritu” direla aipatu du. Aurreko astean ere entrenamendu onak egin zituzten eta azken egun hauetan, “lan hori oraindik hobea izan da”. Real Unionek igarri du bere lehen taldea “hazten” ari dela eta orain, “hazte prozesu hori lehiaketara eramateko” momentua duela.

Calahorra izanen dute aitzinean txuribeltzek, “ongi lehiatzen den taldea eta, azken aldian, sendotu egin dena”, entrenatzileak onartu duenez. Bertze behin, neurketa gogor bat jokatuko da bihar Galen eta aurkariak Real Unionen lana “zailduko” duela argi du Movillak. Aragoiko taldeak entrenatzailea aldatu du berriki eta zazpi fitxaje egin ditu. Guzti honek “lehiakortasuna” eman diela azpimarratu du prestatzaile txuribeltzak .

“Futbolari onak” dituen talde bat ere badela erran du Movillak eta “baloia duenean eraginkorra dela”. Honez gain, “aurkariari gutxi ematen dion jokalariak ditu” eta, zentzu horretan, Real Unionek indarrez borrokatu beharko du bere jokoa inposatzeko eta neurketa bere alde jartzeko.

FRAN JUSTO: “ETXEAN INDARTSUAK GARA ETA PARTIDU ONA EGIN BEHAR DUGU”
Futbola

FRAN JUSTO: “ETXEAN INDARTSUAK GARA ETA PARTIDU ONA EGIN BEHAR DUGU”

Real Unionek bihar, maiatzaren 4an, jasoko du Cultural y Deportiva Leonesa taldea (19:00), 1924ko Koparen garaipenaren mendeurrenean

Real Union ere...

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK

Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak

Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN
Futbola

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN

Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko

Real Unionek 2-1 galdu...

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”
Futbola

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”

Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren

Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika