REAL UNIONEK DECOEXSA-REKIN ZUEN KONPROMISUA BERRITU DU
Futbola

REAL UNIONEK DECOEXSA-REKIN ZUEN KONPROMISUA BERRITU DU

“Proiektu berri honen aldeko apustua berritzeak harrotasunez betetzen gaitu”, adierazi du Igor Emeryk, Real Unioneko Administrazio Kontseiluko presidenteak

DECOEXSA enpresa irundarrak Real Union Klubarekin zuen akordioa luzatu berri du eta beraz, beraien babesle izaten jarraituko du hurrengo denboraldian.

Igor Emery, Real Unioneko Administrazio Kontseiluko presidentea, oso eskertuta azaldu zen atzo enpresaren laguntzarekin: “DECOEXSA Real Unionen babesle historikoa da, oso une zail eta konprometituetan lagundu zigun, eta, beraz, beti egongo gara eskertuta. Proiektu berri honen aldeko apustua berritzeak harrotasunez betetzen gaitu eta Bidasoaldeko enpresa-sarearen eskutik hazten jarraitzeko ideia indartzen digu”.

Irungo aduana-agenteen elkartetik abiatuta, 1965ean sortutako enpresa honen helburu nagusia inportazio eta esportazio prozesuetan beste enpresei laguntzea izan da. Estatu mailan dituzten ordezkaritzez gain, azken aldian beste herrialde batzuetan ere filialak ireki dituzte. Santi Iglesiasek, DECOEXSAko ordezkariak azaldu duen moduan, “gure bezeroei beren jardueren garapenean eman diegun laguntzaren ondorioz, filialak ireki ditugu beste herrialde batzuetan, gure zuzeneko presentziatik abiatuta eta lan-fluxuak optimizatzeko”.

FYLABen babesa ere izango du klubak aurten

Real Unionek azken egunetan FYLABekin, osasun eta ongizate zentroarekin, akordio berri bat sinatu du aurtengo denboraldirako. Fisioterapia, psikologia eta nutrizio zerbitzuak eskeintzen ditu enpresa honek eta Borja Saldiasek, FYLABeko zuzendariak, aipatu zuen moduan, beraien “helburua pazienteak beren sendatze-prozesuan inplikatzea zen, ohitura eta errutina osasungarriak sortzeko beharrezko tresnak emanez, aretoan eta gimnasioan garatzen diren jarduera kolektibo eta terapeutikoen bidez”.

Emeryk babesletza berri hau ere begi onekin ikusten du, eta bi aldeentzat elkarlan hau oso positiboa izango dela adierazi zuen: “FYLABek urte batzuk daramatza eskualdeko hainbat talderekin elkarlanean, tartean Real Unionekin. Gure jokalariek instalazioak eta langileak ezagutzen dituzte eta egiten duten lan handiaren jakitun gara. Akordio honen bidez batasun hori indartzen dugu”.

Gainera, akordioaren harira, klubeko abonatuei ere %15eko deskontua eskeiniko zaie FYLABeko zentroetan. Beherapena tratamenduetan eta fisioterapia sesioetan aprobetxatzeko izango da, eta horretarako, abonatuek NANa eta abonatu-txartela aurkeztu beharko dituzte.

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK
Futbola

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK

Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan

Real Unión Roca:...

REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN PONFERRADINAREN KONTRA
Futbola

REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN PONFERRADINAREN KONTRA

Talde txuribeltzak 2-1 galdu zuen Ponferradan eta orain, azken bi jardunaldiak gelditzen zaizkio maila mantentzeko helburua lortzeko

Real Unionek...

FRAN JUSTO: “ONGI ENTRENATU BEHAR DUGU, LASAI EGON ETA IGANDEAN LEHIATZERA ATERA”
Futbola

FRAN JUSTO: “ONGI ENTRENATU BEHAR DUGU, LASAI EGON ETA IGANDEAN LEHIATZERA ATERA”

Hiru jardunaldi bertzerik ez zaizkio gelditzen Real Unioni eta horietako lehena, igande honetan (maiatzaren 12an) ospatuko dute Ponferradinaren...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika