REAL UNIONEK DENBORALDI BERRIRAKO JANTZIAK AURKEZTU DITU
Futbola

REAL UNIONEK DENBORALDI BERRIRAKO JANTZIAK AURKEZTU DITU

Klubeko talde guztiek Puma markako jantziak erabiliko dituzte 

Pasa den asteazkenean, abuztuak 17, Real Unionek 2022/23 denboraldiko jantzi berriak aurkeztu zituen Ficoban egindako ekitaldi batean. Klub txuribeltzeko hainbat futbolarik egin zituzten modelo lanak eta lehen eta bigarren ekipazioa, atezainen jantziak, entrenatzaileenak eta bidaiatzeko erabiliko duten arropa erakutsi zituzten bertan.

Real Unionek, Futbol Emotion enpresarekin sinatutako akordioari esker, Puma markako jantziak erabiliko ditu denboraldi honetan, baita hurrengoan ere. Kamisetaren diseinua aldiz, Iban Vaquero disenatzaile irundarrak sortutakoa da.

Lehen taldearen jantzi nagusia Mario Capelete kapitainetako batek aurkeztu zuen. Kamiseta txuria eta galtza eta galtzerdi beltzak mantendu ditu klubak. Elastikoaren aitzinaldean klubaren babeslea den BMren logoa jarri dute, baita Errege Kopa bat eta 1913, 1918, 1924 eta 1927 datak, klubak lau tituluak lortu zituen urteei erreferentzia egiten dietenak. Hauen ondoan, Pumaren logoa eta Real Unionen armarria ageri dira.

Kamisetaren erdialdean hiru hiruki ikus daitezke, mendien efektua eginez. Honekin Aiako Harriak irudikatu nahi izan dute, hiru tontorrak erakutsiz, baita klubaren proiektuak mugaz gaindi izan nahi duen ikuspegia ere. Honela, hiru hirukiek Irun, Hondarribia eta Hendaia sinbolizatu nahi dute. Erdiko hirukiak gainera, urre kolorea duenak, gorantz egiten du hazten jarraitu nahi duen proiektua dela adieraziz. Elastikoaren behealdean, azkenik, kluba eta aurtengo denboraldiari erreferentzia egiten dion adabaki bat ageri da.

Bigarren jantziak ere kolore horia mantenduko du, nahiz eta aurten ilunagoa izanen den. Galtzak ere kolore berekoak dira eta galtzerdiak beltzak. Kasu honetan, Real Unionen ezkutua negatiboan jarri dute, Lehen Mailako taldeetan ohiko den moduan. Atezainek, beste aldetik, hiru jantzi desberdin izanen dituzte, gorria, horia eta berdea.

Bidaiatzeko ekipazioa ere aurkeztu zuten eta orain arteko beltza ere mantendu dute hemen. Kamiseta txuria izanen da jokalarientzat eta urdina berriz, teknikarientzat. Entrenamenduko arropa azkenik, beltza izanen da guztiz eta teknikariak berriz, berdez jantziko dira.

Klubeko zenbait futbolarik egin zituzten jantzien aurkezpenak jendearen aurrean, hala nola bertan izan ziren Mario Capelete, Alain Oyarzun, Joel Jimenez, Chema Nuñez, Ivan Perez eta Antonio Montoro. Hauez gain, Ricardo Costa teknikariak eta Aitor Zulaika entrenatzaileek ere aurkeztu zituzten beraiek erabiliko dituzten jantziak. Harrobiko taldeko Unai Gordo, Iñigo Elizetxea, Asier Corral, Lucas Mejias eta Pablo Peña ere bertan izan ziren, baita Marta eta Noa ere, udako campusean parte hartu duten bi futbolari. Azken bi hauen agerpenarekin Real Unionek epe ertain-luzera duen helburua gogora ekarri nahi izan zuen, Irungo neska eta emakumeei futbolean aritzeko aukera ematea hain zuzen ere.

Argazkia: Eva Pascual Fotografía

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN
Futbola

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN

Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko

Real Unionek 2-1 galdu...

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”
Futbola

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”

Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren

Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN
Futbola

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN

Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren

Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN
Futbola

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN

Unionistas de Salamanca garaitu zuten etxean eta jeitsiera postuetatik aldentzen hasiak dira txuribeltzak

Real Unionek garaipen garrantitzusa lortu...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika