20 Urt, 2023
Larunbat honetan hasiko dute bigarren itzulia lehen taldekoek eta klubak prezio erdira jeitsi du abonamenduen kostua
Real Unionek larunbat honetan, urtarrilaren 21ean, hasiko du denboraldiko bigarren itzulia. Eldense jasoko du orduan Galen, arratsaldeko 19:00etan. Horren harira, Klubak abonamenduen kanpaina berrabiarazi du, eta prezio erdira jeitsi du denboraldi erdirako abonamenduen kostua.
“Abonatu zaitez familia txuribeltzera” lelopean, abonamenduen kanpaina berrabiarazi du Real Union Klubak. Denboraldi erdirako klubaren bazkide izateko aukera luzatu nahi die jarraitzaileei eta horretarako, %50eko deskontuak ezarri ditu abonamenduen prezioaren kostuan. Horrela, Tribuna Nagusiko prezioak 75, 63 eta 50 euroan egonen dira, helduentzat, jubilatuentzat eta gazteentzat eta haurrentzat hurrenez hurren. Ekialdeko Tribunan helduek 50 euro ordaindu beharko dute abonamendua, jubilatuek 45 euro, gazteek 37 euro eta haurrek 20 euro. Azkenik, Preferentzia harmailan 20 euroko kostua izanen du abonamenduak helduentzat eta jubilatuentzat eta 10 eurokoa gazte eta haurrentzat.
Denboraldi erdirako abonamendua eskuratzeko, klubaren bulegoetara hurbildu beharko da ohiko ordutegian: astelehenetik ostiralera 17:00etatik 19:30era. Hala ere, webgunetik alta emateko aukera ere egonen da, Fan Club atalean Egin zaitez abonatua estekan klik eginez. Bertan, izena emateko imprimaki bat egonen da eskuragarri.
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...