22 Mai, 2023
Castellonen kontra berdindu ondotik, Iñaki Goikoetxearen mutilak garaipenaren bila aterako dira etxeko zelaian maila mantentzeko ahaleginetan
Real Union maila mantentzeko borrokan sartuta egonen da azken neurketa bitarte. Pasa den larunbatean Castellonen kontra berdindu ondotik, heldu den larunbatean (maiatzaren 27an) La Nuciaren kontra jokatuko du denboraldiko helburu nagusia. Hala ere, taldea gogotsu dago eta azken emaitzak begiratuta, lasaitasunarekin jarraitzeko erabakia hartuko dute.
Castellon izan zen agintzen hasi zen taldea pasa den larunbateko jardunaldian. Euren etxean 8.600 zaleren aitzinean, taldeak bere indarra erakutsi zuen eta aukera gehienak ere beraienak izan ziren. Hala ere, ezin izan zuten baloia sare barrura bidalia eta horrela, hutsera berdinduta iritsi ziren bi taldeak atsedenaldira.
Bigarren zatian berriz, Real Union berpiztu eta euren hanketan eduki zuten baloia minutu askotan. Horrela, hobekien jokatzen ari ziren momentuan, zailtasunak iritsi ziren markagailura. 63. minutuan, De Miguelek gola sartu eta Castellonen alde jarri zuen partidua. Edonola ere, Iñaki Goikoetxearen mutilek ongi erantzuten jakin zuten eta hurrengo jokaldian, Aramburuk emaitza berdintzeko aukera aprobetxatu zuen, areaz kanpotik egindako jaurtiketa batekin. Azken minutuetan, emaitza horri eutsi eta berdinketan bukatu zen partidua, puntu bana eskuratuz bi taldeak.
Horrela, hil ala biziko partidua jokatuko du Real Unionek heldu den larunbatean (19:30) Stadium Galen, La Nucia taldearen kontra. Puntu bakar batera dago aurkaria eta garaipena izanen da talde txuribeltzari maila mantentzeko aukera emanen dion emaitza bakarra. Beraz, indar guztiarekin eta zaleen babesarekin partidu erabakigarria jokatuko du etxean denboraldi zail honi bukaera emateko.
(Argazkia: Gio Batista)
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...