REAL UNIONEK DENBORALDIKO LEHEN GARAIPENA ERDIETSI DU
Futbola

REAL UNIONEK DENBORALDIKO LEHEN GARAIPENA ERDIETSI DU

Lehen minutuan sartutako golarekin bere asmoa argi utzi zuen etxeko taldeak

Real Unionek 2023/24 denboraldiko lehen garaipena eskuratu zuen atzo arratsean Stadium Galen. CE Sabadell-en kontra aritu zen eta 2-1eko markagailuarekin irabazi zion talde kataluniarrari, ia ustekabez jasotako golari buelta emanez.

Lehen minutuan sartu zuen Real Unionek lehen gola, eta bere asmoa garbi utzi zuen ordutik. Alain Oyarzunek falta atera zuen eta bere erdiraketa ongi aprobetxatu zuen Ivan Perezek, baloia buruz errematatuta. 1-0ekoa ezarriz, etxeko taldea izan zen nagusi hurrengo 44 minutuetan. Aukera gehiago izan zituen gainera, nahiz eta ezin izan zituzten arrakastaz borobildu. Bostgarren minutuan, Escobarrek jokaldia egin eta Solisek gora bota zuen baloia. Hamahiru minutu beranduago, Alain Oyarzunek area kanpotik saiatu zen, baina ezin izan zuen asmatu. 27. minutuan, berriz ere jokalari berak izan zuten abagunea. Escobarrek egin zuen saiakera lehenbizi, baina Ortola atezainak ongi gelditu zuen. Aldaratzean aldiz, Alain Oyarzunek egin zuen jaurtiketa, baina hau ere kanpora joan zen. Azkenik, atsedenaldia baino bortz minutu lehenago, Cordobak jaurtiketa egin zuen eta hau ere kanpora joan zen, nahiz eta hagitz hurbil eduki zuen 2-0ekoa.

Bigarren zatian berriz, Sabadell lehiakorrago bat ikusi zen Galeko zelaian. Partidua berdintzen saiatu zen eta lortu ere. 78. minutuan, ia ustekabez, Gomezek buruz errematatu zuen baloia eta banakoa jarri zuen markagailuan. Real Union berritik hasi zen hiru puntuen bila eta lortu ere. Neurketaren 90 minutu ofizialak bukatu baino bortz minutu lehenago, atera berria zen Cerdak gola sartu zuen eta 2-1eko emaitza erdietsi zuen taldearentzen behin betiko.

Denboraldiko lehen hiru puntuak poltsikoratuta, indarrez eta ilusioz ekinen diote irundarrek datorrenari. Heldu den igandean, irailaren 3an, Barça bisitatuko dute (20:30), baina aitzinetik bertze neurketa garrantzitsu bat izanen dute txuribeltzen. Asteazkenean, abuztuaren 30ean, RFEF Kopako fase autonomikoko finalerdia jokatuko dute Gobelan, Arenasen kontra, 19:30ean.

(Argazkia: Aimar Lasa)

FRAN JUSTO: “ETXEAN INDARTSUAK GARA ETA PARTIDU ONA EGIN BEHAR DUGU”
Futbola

FRAN JUSTO: “ETXEAN INDARTSUAK GARA ETA PARTIDU ONA EGIN BEHAR DUGU”

Real Unionek bihar, maiatzaren 4an, jasoko du Cultural y Deportiva Leonesa taldea (19:00), 1924ko Koparen garaipenaren mendeurrenean

Real Union ere...

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK

Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak

Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN
Futbola

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN

Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko

Real Unionek 2-1 galdu...

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”
Futbola

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”

Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren

Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika