REAL UNIONEK ERREGE KOPAKO GARAIPENAREN URTEURRENA OSPATUKO DU MAIATZAREN 4AN
Futbola

REAL UNIONEK ERREGE KOPAKO GARAIPENAREN URTEURRENA OSPATUKO DU MAIATZAREN 4AN

Maiatzaren 4an 100 urte beteko dira Real Unionek Errege Kopa hirugarrenez irabazi zuenetik eta hori ospatzeko egun guztiko egitaraua prestatu dute

“Izan zirelako gara, garelako izango dira”, erranez aurkeztu du Igor Emery Real Uniongo presidenteak maiatzaren 4ko ospakizuna. 100 urte beteko dira egun horretan klub txuribeltzak bere hirugarren Errege Kopa irabazi zuela. Efemeride hori ospatzeko beraz, klubak egun osoko egitaraua prestatu du, babesleen laguntzarekin.

“Antonio Emery, Manuel Anatol, Ignacio Berges, Francisco Gamborena, Rene Petit, Ramon Eguiazabal, Jose ‘Pepito’ Etxebeste, Joaquin Vazquez, Juan Errazkin, Matias Aguinaga eta Ramon Azurza”. Horiek izan ziren 1924ko maiatzaren 4an Errege Kopa irabazi zuen Real Uniongo taldea. Real Madrilen kontra jokatu zuen txapelketako finala eta 1-0eko markagailuarekin garaipena lortu zuen Irungo taldeak. 100 urte pasatu dira geroztik, eta efemerideak behar bezalako ospakizuna merezi duela iritzi diote klub txuribeltzeko ordezkariek. Horretarako, babesleekin batera, egun osoko egitaraua prestatu dute maiatzaren 4rako.

Bazkari batekin hasiko dute eguna, bazkide eta ez bazkideei irekia egonen dena. Ondotik, haurrentzako puzgarriak, dantza emanaldiak, magia ikuskizuna eta musika izanen dituzte. Tartean, lehen taldeari harrera eginen diote eta arratsaldean Cultural y Deportiva Leonesa taldearen kontra jokatuko duen partidurako babesa eskainiko diote zale guztiek. Eguerdiko ekitaldiak bukatuta, denak batera neurketa ikustera eta taldea animatzera joateko deia egin dute klubeko ordezkariek.

Horrez gain, Real Uniongo lehen taldeak kamiseta berezi batekin jokatuko du jardunaldi horretan, orain dela 100 urte erabili zutenaren antzeko diseinuarekin. Igor Emery presidenteak jakinarazi duenez, “dendan ere kamiseta berberaren 100 bat ale egonen dira salgai”. Neurketa ikusteko sarrerek ere beherapena izanen dute bazkideentzat. Bazkide bakoitzak, bi euroen truke, bina sarrera hartu ahal izanen dituzte, hain zuzen ere.

Partidua hasi aitzinetik, klubak omenaldia eginen die jokalari txapeldunei. Hori dela eta, klubak dei publikoa egin nahi die talde txapeldunen senideei, 1924ko Koparekin Stadium Galeko berdegunera atera, familiako argazki bat egin eta ohorezko sakea egin dezaten. Horretarako, klubak prensa@realunionclub.com helbide elektronikoa jartzen du, historia egin zuten jokalarien ondorengoek ere euren presentzia berresteko.

1924an irabazitako Kopa ere eskuragarri izanen dute zale guztiek Real Uniongo denda ofizialean, bihartik (apirilaren 24tik) aitzinera, maiatzaren 3ra bitarte. Tarte horretan, 10:00etik 12:00tara bertaratzen diren zale guztiek Koparekin argazki bat ateratzeko aukera izanen dute.

Azkenik, diska bat ere prestatu dute, Real Unionentzat garrantzitsuak eta bereziak diren kantuekin osatua. Irungo Ángel Pazos tenorrarekin eta Iker Casares eta Darío Maya baritonoekin batera, partiturak eta abestien letrak berreskuratu, eta diska grabatu dute. Egunean berean ere, partidura hurbiltzen direnek aukera izanen dute klub txuribeltzaren ereserkia zuzenean beraien ahotsetik aditzeko, neurketaren atsedenaldian.

Emeryk, Real Unionen izenean, egitaraua prestatzera lagundu dute babesle guztiak eskertu nahi izan ditu prentsaurrekoaren bukaeran. Aunitz dira eta denak ere zerrendatu ditu: Forest Pioneer, Cárnicas Rekarte, Bidasoa Frutak, Zapiain Sagardoa, Córner Txuribeltz, Unitravel, Irungo Udala, BM Supermerkatuak, Reflejo Pilomotor, fdefoto, Events Onddar2, Insalus, Aduana Elkartea, Irungo Mendizaleak eta Pastelería Aguirre.

Egitarau guztia hemen: https://realunionclub.com/eu/real-unionek-festa-handi-bat-prestatzen-ari-da-1924ko-koparen-100-urteak-ospatzeko/

Igor Emery, Real Uniongo presidentea:


IRUNGO UDALAK 534.000 EURO BIDERATUKO DITU STADIUM GALEN HOBEKUNTZAK EGITEKO
Futbola

IRUNGO UDALAK 534.000 EURO BIDERATUKO DITU STADIUM GALEN HOBEKUNTZAK EGITEKO

Irisgarritasun neurriak betetzeko igogailua instalatzeko eta berdegunea berritzeko inbertsioak aurreikusi ditu 

Maiatzeko udal osoko bilkuran...

OSASUNAK UDAKO FUTBOL CAMPUSA EGINEN DU DONEZTEBEN
Futbola

OSASUNAK UDAKO FUTBOL CAMPUSA EGINEN DU DONEZTEBEN

4 eta 14 urte bitarteko haurrek hartzen ahalko dute parte ekainaren 24tik 27ra eginen den topaketan

Osasunak udako futbol campusa antolatu du Donezteben,...

FRAN JUSTO: “BIHAR IRABAZI NAHI DUGU AITZINERA PAUSU GARRANTZITSUA IZANEN DELAKO”
Futbola

FRAN JUSTO: “BIHAR IRABAZI NAHI DUGU AITZINERA PAUSU GARRANTZITSUA IZANEN DELAKO”

Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua jokatuko du bihar, azkena etxean, Fuenlabradaren kontra

Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua...

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK
Futbola

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK

Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan

Real Unión Roca:...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika