REAL UNIONEK ETA SANSEK ELKARREN KONTRAKO DERBIA JOKATUKO DUTE IGANDEAN GALEN
Futbola

REAL UNIONEK ETA SANSEK ELKARREN KONTRAKO DERBIA JOKATUKO DUTE IGANDEAN GALEN

Iñigo Idiakezek aipatu duenez, txuribeltzek euren zaleen babesa beharko dute partidua aitzinera ateratzeko

Real Unionek Sanse jasoko du igande honetan, martxoaren 17an, 16:00etan Stadium Galen. Gipuzkoako bi taldeen arteko derbia izanen da eta, zentzu horretan, berezia, bai jokalarientzat baita zaleentzat ere. Hain zuzen ere, azken hauen babesa sentitu nahi dute txuribeltzek, hiru puntuak atera nahi dituztelako eta horretarako, ezinbertzekoa izanen da zaleen babesa.

Iñigo Idiakezek igandeko partidua “polita” izanen dela aitzindu du. Sanse, Realaren bigarren taldea, “ez dago bere momentu onenean”, baina “futbolean ongi jokatzen du eta bere lana Imanolentzat jokalariak prestatzea da”, gaineratu du. Hala ere, ez die txuribeltzei garaipena erraztuko igandean Galen: “Gazteak dira eta ez dute beldurrik. Erasotzera etorriko dira. Lan ona egiten ari dira beraien helburuei begira, eta ez gaituzte errespetatuko. Ez dira atzean geldituko, defentsa lanak egiten. Partidu polita izatea espero dugu”.

Real Unionek ere puntuak behar ditu eta hori izanen da Sanseren kontrako derbian izanen duten helburu nagusia. “Hiru puntuak beti dira garrantzitsuak”, adierazi du Idiakezek, “eta gugan sinesten segitzea ere garrantzitsua da. Hiru puntuak atera behar ditugu, lasaiago egoteko”. Horretarako, taldea lanean ongi ari dela ere argitu du entrenatzaileak: “Lehiakorrak izaten segitzen dute, ongi lan egiten eta futbolean aritzen”.

Denboraldiko azken hiruzpalau partiduetan “futbola oso desberdina” izanen dela aitzindu du prestatzailleak: “Futbolariak ez dira futbolari sentitzen, zangoak pisatzen dute eta ez dugu nahi hori sentitu. Poliki-poliki joanen gara, ahalik eta abudoen irabazi eta azken postuetatik aldendu. Horrela, lehiaketako azken hilabete disfrutatzeko gai izanen gara”.

Zaleei Galera hurbiltzeko deia ere egin die Idiakezek: “Irungo jendea ikusi nahi dugu Galen, momentu zailenetan gure ondoan behar ditugulako. Partidu zaila izanen da eta giroa bermatu nahi dugu. Zaleei ziurtatzen diet jokalariak zoriona ematen saiatuko direla, ez soilik jokoarekin, baita golekin ere”.

Horrela, zale txuribeltzek hitzordu bat izanen dute Galen igande honetan, martxoaren 17an, 16:00etan. Real Union eta Sanseren arteko derbia ikusteko aukera izanen dute, lehiakortasuna erakutsiko duten bi talde, hain zuzen ere. 

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK
Futbola

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK

Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan

Real Unión Roca:...

REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN PONFERRADINAREN KONTRA
Futbola

REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN PONFERRADINAREN KONTRA

Talde txuribeltzak 2-1 galdu zuen Ponferradan eta orain, azken bi jardunaldiak gelditzen zaizkio maila mantentzeko helburua lortzeko

Real Unionek...

FRAN JUSTO: “ONGI ENTRENATU BEHAR DUGU, LASAI EGON ETA IGANDEAN LEHIATZERA ATERA”
Futbola

FRAN JUSTO: “ONGI ENTRENATU BEHAR DUGU, LASAI EGON ETA IGANDEAN LEHIATZERA ATERA”

Hiru jardunaldi bertzerik ez zaizkio gelditzen Real Unioni eta horietako lehena, igande honetan (maiatzaren 12an) ospatuko dute Ponferradinaren...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika