“Ecos del Roca” izenburupean, Roca talde historikoaren sorrera kontatu dute liburuan
Real Unionek “Ecos del Roca” liburua kaleratu berri du,...
12 Abu, 2022
Irungo online irratia Bidasoa eskualdeko kirol emanaldien erreferente bihurtu da azken urteotan
Real Unionek jakinarazi duenez, klub txuribeltzak eta Txingudi Irratiak lankidetza-akordio bat sinatu berri dute, Irungo online irratia klubaren laguntzaile bihurtzeko. Irratia honek Bidasoako kirol taldeen emanaldiak ematen ditu eta erreferente bat bilakatu da azken urteotan.
Juan Pedro Harocarene irratiko kirol arduradunak tokiko informazioarekin lan egireak duen garrantzia azpimarratu nahi izan du, baita Real Unionek eskualdean duen garrantzia ere: "Real Union Bidasoako kirol motorretako bat da, historiagatik, tituluengatik eta potentzialagatik. Asteburu guztietan kontatzen ditugu lehen taldearen partidak, bai Stadium Galen jokatzen dituenak, bai Irundik kanpo jokatzen dituenak ere. Klubarekin estuago lan egitea beste urrats bat da Txingudi Irratiaren hazkundean. Tokiko informazioaren aldeko apustua da, kirol arloan oinarritua, beste batzuek tokikoa zentralizatzearen eta ezabatzearen aldeko apustua egin baitute".
Oscar Galan Real Unioneko kontseilariak "taldeak kanpoan jokatu duenean, partidak Txingudi Radioren bidez entzutea izan da askotan partida batean gertatzen ari zena komunikabide baten bidez zuzenean jarraitzeko modu bakarra. Lan horri eta tokiko informazioaren aldeko apustuari balioa eman behar zaio”, gaineratu du.
“Ecos del Roca” izenburupean, Roca talde historikoaren sorrera kontatu dute liburuan
Real Unionek “Ecos del Roca” liburua kaleratu berri du,...
Zazpigarren edizioa izanen da eta txapelketa triangularrean, Touring KEk eta Arenas Clubak parte hartuko dute
Real Unionek Irun Hiria Beteranoen...
2024ko urte hasieran ailegatu ziren Real Unionera bi jokalariak utzita eta orain, jatorrizko taldera bueltatuko dira berriz ere
Real Unionek...
Izen emateak irekiak daude ekainaren 26ra bitarte
Real Unionek aurten ere Udako Campusa antolatu du hiriko eta eskualdeko haur...
Final handian Tecnari irabazi zion Irungo enpresak
Real Unionek III. Enpresen Txapelketa ospatu zuen pasa den asteburuan Stadium Galeko anexoan eta...