REAL UNIONEK ETXEAN GALDU EGIN ZUEN RACING-EN AURKA
Futbola

REAL UNIONEK ETXEAN GALDU EGIN ZUEN RACING-EN AURKA

Igandean santanderrekoak hiru puntu eskuratu zituzten Stadium Galen irundarrei 1-2 irabazi ondoren

Urriaren 31n, Real Unionek Racing taldea jaso zuen etxean hamargarren jardunaldia jokatzeko. Partidua minutu bateko isilunearekin hasi zen, Javier del Pozo, jokalari oiharen, eta Borja Saldias, taldeko fisioterapeuta eta berregokitzailearen ama zenaren Ana Mari Reteguiren omenez. Horren ondoren, lehen zatiari hasıera eman zioten eta 22. minutuan ailegatu zen irundarren lehendabiziko aukera. Lau minutu geroago, Racing-ek izan zuen bere abagunea, baina biak ere antzuak izan ziren.

Bigarren zatian berriz, bi taldeak erasokorrago aritu ziren eta aukera gehiago izan zituzten. Hasi eta lau minututara, Sergio Llamasek izan zuen lehendabizikoa, nahiz eta ez zuen errematatzea lortu. Racing-en okasioa, 50. minutuan ailegatu zen, baina Irazustak lan ona egin zuen baloia gelditzen. Bi minutu beranduago, bigarren parada izan buen Real Unionek Alain Oyarzunen jaurtiketarekin, baina honek ere ez zuen emaitza onik ekarri, ezta 52. minutuan Nacho Sanchezek egin zuen jaurtiketak ere.

Real Unionek, 75. minutuan errematatu zuen lehendabiziko eta azkeneko aldiz partiduan. Riverok sartu zuen gola santanderrekoei aurreratuta eta markagailua 1-0 utziz. Zazpi minutu beranduago, Racing-en momentua iritsi zen eta Bustosen golarekin partidua berdinduta geratu zen. 85. minutuan aldiz, markagailua santanderrekoen alde jarri zen Harperren golarekin, eta irundarrek ezin izan zioten honi aurre egin partidua amaitu baino lehenagotik.

Partidua zaila izan zen Real Unionentzat, batez ere, tentsioz betetako azken hamar minutu horiengatik. Nahiz eta ondo lan egin eta lehendabizikoak izan markagailua beraien alde jartzen, ezin izan zioten horri eutsi eta azkenean, santanderrekoek eraman zituzten hiru puntuak etxera.

Hurrengo igandean izango du Real Unionek hau konpontzeko aukera, bere aurretik puntu batera dagoen UD San Sebastian de los Reyes taldearen aurka jokatuko duen jardunaldian.

(Argazkia: Haimar Marcos)

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO
Futbola

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO

Entrenatzaile galiziarrak Real Unionen eskaintza mahai gainean izan du, baina Ponferradina eta Algeciras taldeetatik jaso dituen eskaintzei lehentasuna eman...

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU
Futbola

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU

“Ecos del Roca” izenburupean, Roca talde historikoaren sorrera kontatu dute liburuan

Real Unionek “Ecos del Roca” liburua kaleratu berri du,...

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN
Futbola

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN

Zazpigarren edizioa izanen da eta txapelketa triangularrean, Touring KEk eta Arenas Clubak parte hartuko dute

Real Unionek Irun Hiria Beteranoen...

JOSH FEENEY ETA TOMMI O´REILLY ASTON VILLARA BUELTATUKO DIRA
Futbola

JOSH FEENEY ETA TOMMI O´REILLY ASTON VILLARA BUELTATUKO DIRA

2024ko urte hasieran ailegatu ziren Real Unionera bi jokalariak utzita eta orain, jatorrizko taldera bueltatuko dira berriz ere

Real Unionek...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika