08 Mar, 2017
RAYO MAJADAHONDA: Basilio; Parla, Oliva, Aitor; Rubén, Cidoncha, Vicente (Jorge De Frutos 87′), Portuga; Jacobo (Portilla 56′), Jorge Félix, ñoño (Fidalgo 74′).
REAL UNION: Otaño; Estrada, Rodellar, Azkoitia (Aimar 2′, Urkizu; Esnaola, Hernáez (Capelete 56′), Martins (Mujika 73′), Arriaga; Galán, Juan Domínguez.
GOLAK: 1-0 ñoño (29’), 2-0 Portilla (60′).
Fuenlabdradaren aurka irabazi ondoren, Real Unionek ezin izan dio erreakzioari jarraipenik eman. El Cerro del Espinon galdu zuen igandean, Rayo Majadahondaren kontra. Neurketaren norabidea aldatu ahal izan zuen penaltia eduki zuen alde, lehen zatian, baina Basilio atezainak jaurtiketa gelditu zion Galani. Hamar minutu beranduago, ñoñok 1-0ekoa jarri zuen markagailuan.
Bigarren zatian baloiaren jabe egin ziren txuribeltzak, nagusi izan ziren berdegunean. Gola, berriz, Majadahondak egin zuen, kontraerasoan. Portillak behin-betiko kolpea eman zion Unioni. Azken minutuetan, gainera, aldea handitu ahal izan zuen etxeko taldeak. Laugarren sailkatuak baino bost puntu gehiago ditu jada Unionek, eta hirugarrenak baino hamaika gehiago. Toledo da hirugarrena, eta Gaztela-Mantxako taldeak egingo dio bisita, hain zuzen ere, hurrengo jardunaldian.
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...