REAL UNIONEK EZ DU GARAIPENIK LORTU DENBORALDI HASIERAKO TXAPELKETAN
Futbola

REAL UNIONEK EZ DU GARAIPENIK LORTU DENBORALDI HASIERAKO TXAPELKETAN

Berdinketa batekin eta hiru porrotekin bukatu zuen Lehen RFEF Mailako Denboraldi Hasierako I. Torneoa

Asteburu honetan Real Unionek Hirugarren Mailako Futbol Taldeen Elkarteak antolatutako Lehen RFEF Mailako Denboraldi Hasierako I. Torneoan parte hartu du. Talde txuribeltzak ez zuen garaipenik lortu txapelketan eta berdinketa batekin eta hiru porrotekin bueltatu zen Madrildik etxera.

Ostiralean eman zioten hasiera Torneoari eta Real Unionek UD Sanse taldea izan zuen lehen aurkari. Partida 18. minutuan erabaki zen Sanseren alde. Alain Oyarzunek hutsegite bat egin eta Arturok aprobetxatu zuen gola sartzeko. Bigarren neurketa berriz, Linenseren aurka jokatu zuen Irungo taldeak eta orduan, berdinketa lortu zuen. Bigarren minutuan aurretik jarri ziren Aitor Zulaikaren mutilak, Gaguak sartutako golarekin, baina 19 minutu beranduago, Linensek markagailua behin-betiko berdintzea lortu zuen.

Larunbatean azken bi partidak jokatu zituzten. Lehenengoa Linaresen aurkakoa izan zen eta hori ere neurketaren laugarren minutuan erabaki zen aurkariaren alde. Bigarren eta azken norgehiagoka, Rayo Majadahondaren kontra jokatu zuen Real Unionek eta hau ere 0-2koarekin galdu zuen.

Aitor Zulaikak Madrilgo torneoak taldean “zapore gazia” utzi duela azaldu zuen: “Errealitatea ikusteko balio izan digu eta zapore gazia utzi digu. Torneo txarra egin dugu zentzu guztietan. Jokatutako 45 minutuko lau partiduetatik, hiruetan erraz gainditu digu aurkariak”. 

Argazkia: Real Union Club

IRUNGO UDALAK 534.000 EURO BIDERATUKO DITU STADIUM GALEN HOBEKUNTZAK EGITEKO
Futbola

IRUNGO UDALAK 534.000 EURO BIDERATUKO DITU STADIUM GALEN HOBEKUNTZAK EGITEKO

Irisgarritasun neurriak betetzeko igogailua instalatzeko eta berdegunea berritzeko inbertsioak aurreikusi ditu 

Maiatzeko udal osoko bilkuran...

OSASUNAK UDAKO FUTBOL CAMPUSA EGINEN DU DONEZTEBEN
Futbola

OSASUNAK UDAKO FUTBOL CAMPUSA EGINEN DU DONEZTEBEN

4 eta 14 urte bitarteko haurrek hartzen ahalko dute parte ekainaren 24tik 27ra eginen den topaketan

Osasunak udako futbol campusa antolatu du Donezteben,...

FRAN JUSTO: “BIHAR IRABAZI NAHI DUGU AITZINERA PAUSU GARRANTZITSUA IZANEN DELAKO”
Futbola

FRAN JUSTO: “BIHAR IRABAZI NAHI DUGU AITZINERA PAUSU GARRANTZITSUA IZANEN DELAKO”

Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua jokatuko du bihar, azkena etxean, Fuenlabradaren kontra

Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua...

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK
Futbola

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK

Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan

Real Unión Roca:...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika