Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren
Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...
19 Ira, 2022
Talde txuribeltzak 2-0eko markagailuarekin galdu zuen atzo Eldenseren kontra
Real Unionek baldintzatuta bidaiatu zuen asteburuan Eldara eta hori agerian gelditu zen Eldenseren aurka jokatutako neurketan ere. Gainera, aurretik bazituzten bajei Carlos Bravona ere gehitu zitzaion partidua hasi eta minutu gutxira. Horrela, etxeko taldeak bere nagusitasuna erakutsi eta 2-0eko markagailuarekin irabazi zuen talde txuribeltzaren aurrean.
Neurketa hasi eta minutu gutxira Carlos Bravo gabe gelditu zen Real Union. Madrildarrak aldaketa eskatu zion Aitor Zulaikari giharretako minez baitzegoen. Zoritxarrei beste bat ere batu zitzaion segidan. Izan ere, partidaren bederatzigarren minutuan etxeko taldea markagailuan aurreratu zen, Nietok sartutako gol batekin. Talde irundarrak bere aukerak ere izan zituen, baina ezin izan zituen errematatu eta beraz, 1-0ekoarekin iritsi zen norgehiagoka atsedenaldira.
Aldageletatik bueltan, txuribeltzak berdinketaren bila atera ziren zelaira eta Nuñezek bere abagunea eduki zuen hori lortzeko, baina jaurtiketa kornerrera joan zen. Berdinketa lortu gabe, Eldensek oraindik gehiago zabaldu zuen markagailuako tartea. 63. minutuan, Clementek etxeko taldearen bigarren gola eskuratu zuen eta 2-0ekoa ezarri zuen. Alain Oyarzunek segidan erantzun eta hurrengo minutuetan bi aukera izan zituen errenta hori murrizteko. Hala ere, ezin izan zituen jaurtiketa horiek errematatu eta beraz, Real Union punturik gabe itzuliko da Irunera.
(Argazkia: CD Eldense)
Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren
Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...
Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren
Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...
Unionistas de Salamanca garaitu zuten etxean eta jeitsiera postuetatik aldentzen hasiak dira txuribeltzak
Real Unionek garaipen garrantitzusa lortu...
Real Unionek Unionistas de Salamanca jasoko du igandean, apirilaren 21ean, Galen 18:00etan
Real Unionek final baten moduko bertze partidu bat jokatu...