REAL UNIONEK EZ ZUEN PUNTURIK ATERA SANSEREN KONTRAKO DERBIAN
Futbola

REAL UNIONEK EZ ZUEN PUNTURIK ATERA SANSEREN KONTRAKO DERBIAN

Irabazten hasi bazen ere, donostiarrak sendo ibili ziren eta markagailua irauli zuten bukaerarako

Real Unionek ezin izan zuen Sanse garaitu Galen jokatu zuten Gipuzkoako derbian. Txuribeltzak irabazten hasi baziren ere, Ivan Perezek sartutako gol bati esker, Ekain Azkunek bertze hiru sartu zituen eta talde donostiarrak markagailua irauli eta bere alde jarri zuen partidu bukaerarako. Horrela, hiru puntuak Donostiara joan ziren eta Real Union beharretan gelditu da bertze asteburu batez.

Lehen zatian itxaropentsu hasi zen jokoan Real Union. Are gehiago, lehen gola sartu ondotik. 25. minutuan, Alainek jaurtiketa egin eta Ivan Perezek errematatu zuen sare barruan. 1-0eko markagailua ezarrita, hiru puntuak poltsikoratzea posible zela sinetsita zegoen Iñigo Idiakezen taldea. Edonola ere, Sansek ez zuen amore eman nahi eta beraiek ere garaipena eskuratu nahi zuten. Horrela, saiatzen segitu zuten eta atsedenaldira bidean, berdinketaren gola lortu zuten donostiarrek. Ekain Azkunek buruz sartu zuen bere taldearen lehen gola eta markagailua berdindu egin zuen.

Bigarren zatian, talde txuribeltza ongi zelairatu zen, berriz ere emaitzari buelta emateko helburuarekin. Hala ere, saiakerek ez zuten fruiturik eman eta Sansek ordea, ongi aprobetxatu zituen aurkariaren akatsak markagailua bere alde sartzeko. 57. minutuan, irundarrek gaizki defendatu zuten hegaleko sake bat eta orduan, Azkune agertu zen berriz ere eta 1-2koa ezarri zuen beraien alde. Hori gutti balitz, 66. minutuan, etxekoek bertze akats bat egin ondotik, Azkune izan zen protagonista hirugarren aldiz eta hirugarren gola ere berak sartu zuen, 1-3ko emaitza ezarriz behin-betiko.

Punturik batu gabe gelditu zen horrela Real Union eta orain bai, beharretan dago talde txuribeltza. Hori egiteko hurrengo aukera heldu den larunbateko, martxoaren 23ko, neurketa izanen da. SD Logroñones bisitatuko du orduan Idiakezek taldea, 16:00etan. 

(Argazkia: Barbara Duarte Fotografia)

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN
Futbola

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN

Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko

Real Unionek 2-1 galdu...

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”
Futbola

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”

Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren

Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN
Futbola

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN

Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren

Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN
Futbola

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN

Unionistas de Salamanca garaitu zuten etxean eta jeitsiera postuetatik aldentzen hasiak dira txuribeltzak

Real Unionek garaipen garrantitzusa lortu...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika