Real Unionek ezin du kontrako golen jarioa eten
Futbola

Real Unionek ezin du kontrako golen jarioa eten

TUDELANO: Pagola, Iñaki Jiménez, Sergio Martínez, Lalaguna, Meseguer, Lázaro, Lizarraga (Delgado, 83'), Ibai Ardanaz, Ion Vélez, Víctor Bravo (Oscar Vega, 68'), Adan Pérez (Corral, 78').

REAL UNION: Patrick, Urkizu, Gayoso (Capelete, 78'), Martins, Senar, Esnaola (Dominguez, 61'), Estrada, Alonso, Obregozo, Llamas, Hernaez (Galán, 61').

Beheraldi betean dago Real Union. Azken hiru neurketak galdu ditu, eta azken bietan, hiruna gol sartu dizkiote. Tudelanori egindako bisitan, hasiera txarra izan dute irundarrek, eta bi gol jaso dituzte lehen hamar minutuetan, Pablo Lizarraga etxeko jokalariaren eskutik. Golek min handia egin diote Santanaren taldeari, eta ezinean aritu da lehen zatian.

Bigarrenean hobera egin du Unionek, baina ez da abaguneak aprobetxatzeko gai izan. 86.minutuan, partida erabaki du Meseguerrek, Tudelanoren hirugarren golarekin. Norgehiagoka ona osatu du Tudelanok, eta Real Unionen ahuleziak baliatu ditu, garaipen argia eskuratzeko. Irungo taldeak behera egin du sailkapenean, eta bederatzigarren tokian dago orain, 16 punturekin. Bi gehiago ditu Logroñesek, txuribeltzen hurrengo aurkariak. Asteazkenean izango da partida, azaroaren lehenean, Stadium Galen (17:00).

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika