REAL UNIONEK EZIN IZAN ZUEN LA PLANILLAN IRABAZI
Futbola

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZUEN LA PLANILLAN IRABAZI

Bigarren zatian joko ona erakutsi zuen talde irundarrak, baina ezin izan zion buelta eman Calahorrak ezarritako markagailuari

Real Unionek 3-0 galdu zuen Calahorraren aurrean atzo La Planilla zelaian jokatutako neurketan. Hutsean berdinduta iritsi ziren bi taldeak partiduaren erdialdera, baina bigarren zatian etxeko taldea aurreratu zen eta Real Unionek ezin izan zion buelta eman Calahorrak sartutako hiru golei. Beste porrot bat jasota, bederatzi punturekin, talde irundarra sailkapeneko azken postuan dago kokatuta.

Neurketaren lehen saiakera Calahorrako Arias jokalariak egin zuen, areaz kanpotik egindako jaurtiketa batekin. Bost minutu beranduago, Jimenezek sortu zuen bigarren abagunea, baina ezin izan zuen errematatu. Real Unionek 13. minutuan izan zuen lehen aukera. Seguinek korner bat atera, eta Beobidek egin zuen errematea, baina baloia gora joan zen. Hamaika minutu beranduago, Sanchez saiatu zen, baina ezin izan zuen asmatu. Atsedenaldia baino lehen, Gaguaren txanda izan zen, baina markagailua hutsean gelditu zen bi taldeentzat ere.

Bigarren zatian Real Union indarrez atera zen kantxara. Hasi eta berehala, Gaguak izan zuen lehen gola sartzeko aukera, baina Calahorrako atezainak baloia gelditu zuen. Hala ere, Gaguak ez zuen amore eman eta berriz ere saiatu zen. Santosek erdiraketa egin eta berriz ere georgiarrak jaurti zuen, baina ezin izan zuen baloira sarera sartu. Etxeko taldeak orduan bere jokoa ezarri eta bi minutuetan bi gol sartu zituen, neurketa guztiz hankaz gora jarri zutenak. 60. minutuan Roblesek eta 61. minutuan Santanak atean asmatu eta 2-0 jarri zuten markagailua. Hau ikusita, talde txuribeltza honi buelta ematen saiatu zen, baina ez zen gai izan. Gainera, neurketa bukatzeko hamar minutu gelditzen zirenean, Gabarrek hirugarren eta azken gola sartu zuen eta 3-0eko markagailua ezarri zuen behin betiko.

Porrot honekin, Real Union sailkapeneko azken postuan kokatu da, bederatzi punturekin guztira. Datorren igandean berriz, etxean arituko da talde irundarra, SD Logroñes taldearen kontra, eguerdiko 12:00etan. 

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK
Futbola

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK

Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan

Real Unión Roca:...

REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN PONFERRADINAREN KONTRA
Futbola

REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN PONFERRADINAREN KONTRA

Talde txuribeltzak 2-1 galdu zuen Ponferradan eta orain, azken bi jardunaldiak gelditzen zaizkio maila mantentzeko helburua lortzeko

Real Unionek...

FRAN JUSTO: “ONGI ENTRENATU BEHAR DUGU, LASAI EGON ETA IGANDEAN LEHIATZERA ATERA”
Futbola

FRAN JUSTO: “ONGI ENTRENATU BEHAR DUGU, LASAI EGON ETA IGANDEAN LEHIATZERA ATERA”

Hiru jardunaldi bertzerik ez zaizkio gelditzen Real Unioni eta horietako lehena, igande honetan (maiatzaren 12an) ospatuko dute Ponferradinaren...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika