REAL UNIONEK EZIN IZAN ZUEN PUNTURIK BATU JOHAN CRUYFF ZELAIAN
Futbola

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZUEN PUNTURIK BATU JOHAN CRUYFF ZELAIAN

Alain Oyarzunek sartu zuen talde txuribeltzaren gola, baina 2-1ekoarekin ez zen nahikoa izan garaipena lortzeko

Real Unionek porrota jaso zuen atzo arratsean Barçaren kontra. 2-1eko markagailuarekin, puntu baten bila joan zen talde txuribeltza, baina ezinezkoa izan zen. Bigarren jardunaldiko hiru puntuak Johan Cruyff zelaian gelditu ziren, baina Fran Justoren mutilak sentsazio onekin bueltatu ziren etxera.

Denboraldiko bigarren jardunaldia gogorra izanen zela bazekien Real Unionek, eta horrela izan zen. Lehen hamar minutuetan bere alde jarri zuen markagailua Barça-ren bigarren taldeak. Pau Victorrek sartu zuen etxekoen aldeko gola eta talde txuribeltzarentzat kolpe gogorra izan zen. Hala ere, amore eman gabe, saiatzen segitu zuten, nahiz eta ez zuten arrakastarik eduki. 37. minutuan berriz, Unaien jokaldiak atera aurkitu zuen eta arratseko bigarren gola sartu zuen. Horrela, 2-0ekoarekin, atsedenaldira ailegatu zen neurketa, baina Real Unionek dagoeneko bigarren zatian izanen zuen indar berbera zelairatu zuen, markagailuko aldea murrizteko saiakerak eginda.

Bigarren zatian, zehazki 57. minutuan, irundarrek Astralagaren aitzinean asmatzea lortu zuten. Alain Oyarzunek gol olinpiko bat sartu zuen eta horrela, 2-1ean utzi zuen markagailua. Hortik aitzinera, talde txuribeltzak gidatu zuen partidua eta berdintzeko aukera ere eduki zuten. Baz-ek, 87. minutuan, buruz egin zuen jaurtiketa, baina etxeko atezainaren gainetik joan zen baloia. Azkenik, punturik gabe bueltatu ziren irundarrak Kataluniatik, baina pozik, joko ona zelairatu zutenaren sentsazioarekin.

Heldu den igandean, irailaren 10ean, Stadium Gal izanen da berriz ere Real Unionen eskenatokia. Orduan, 19:30etik aitzinera, Rayo Majadahondaren kontra arituko da talde txuribeltza.

(Argazkia: FC Barcelona)

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK

Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak

Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN
Futbola

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN

Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko

Real Unionek 2-1 galdu...

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”
Futbola

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”

Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren

Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN
Futbola

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN

Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren

Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika