Irisgarritasun neurriak betetzeko igogailua instalatzeko eta berdegunea berritzeko inbertsioak aurreikusi ditu
Maiatzeko udal osoko bilkuran...
30 Urt, 2023
Markagailuan berdintzeko zorian egon arren, David Movillaren mutilek ezin izan zioten aurre egin Amorebietari
Real Unionek ezin izan zion aurre egin atzo Amorebietari. Lehen jokaldian aurreratu zen etxeko taldea eta Bravok markagailuan berdintzea lortu bazuen ere, atsedenaldia iritsi baino lehen Amorebietak bigarren gola sartu eta talde txuribeltzak ezin izan zuen ezer egin. Puntuak Urritxen geratu ziren eta David Movillaren mutilak etsita itzuli ziren etxera.
Partidu zaila izanen zela argi zuen Real Unionek. Amorebieta talde gogorra baita eta Urritxek ere neurketa baldintzatuko zuelako. Egoera guzti horri lehendabiziko jokaldian iritsitako gola gehitu zitzaion. Jauregik, lehen minutuan, baloia sarera sartzea lortu zuen eta etxekoen alde jarri zen markagailua. Hala ere, talde txuribeltzak segidan erantzun zuen eta, zazpi minutu beranduago, Bravok sartutako golari esker, emaitza berdindu egin zuen. Honek ez zuen askorik iraun. Etxeko taldeak gogor jokatu zuen eta 25. minutuan bigarren gola sartzeko aukera aprobetxatu zuen Raycok. Horrela, atsedenaldirako 2-1ekoa ezarri zuen Amorebietak.
Bigarren zatian, etxekoek erritmo biziagoa jarri zuten eta aukera onak sortu zituzten. Hala ere, ez zuten golik sartzea lortu. Real Unionek ere, hiru alditan, berdintzeko abaguneak izan zituen, baina ezin izan zituen hauek errematatu. Horrela, puntuak Urritxen geratu ziren eta David Movillaren mutilek esku hutsik itzuli ziren etxera.
Irisgarritasun neurriak betetzeko igogailua instalatzeko eta berdegunea berritzeko inbertsioak aurreikusi ditu
Maiatzeko udal osoko bilkuran...
4 eta 14 urte bitarteko haurrek hartzen ahalko dute parte ekainaren 24tik 27ra eginen den topaketan
Osasunak udako futbol campusa antolatu du Donezteben,...
Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua jokatuko du bihar, azkena etxean, Fuenlabradaren kontra
Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua...
Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan
Real Unión Roca:...