REAL UNIONEK EZIN IZAN ZUEN SABADELL GARAITU
Futbola

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZUEN SABADELL GARAITU

Kataluniarrek partiduaren bukaera aldera asmatu zuten aurkariaren atean eta horrela, punturik batu gabe bueltatu ziren irundarrak etxera

Real Unionek porrota jaso zuen pasa den larunbatean Nova Creu Alta zelaian, Sabadell taldearen kontra. Hutsera berdinduta ailegatu ziren bi taldeak partiduaren azken Satire, baina Restak garaipenaren gola lortu zuen etxekoentzat eta horrela, punturik batu gabe bueltatu ziren irundarrak etxera.

Lehen zatitik agintzen hasi zen Sabadell eta Real Unioni kosta egin zitzaion areatik ateratzea, nahiz eta bere eremua ongi defendatzen jakin zuen. Hala ere, lehen berrogeita bost minutuan motel joan ziren eta abagune gutti izan zituzten bi taldeek ere. Etxekoek kornerra atera eta irundarrak jaurtiketa urruntzeko gai izan baziren ere, aldaratzean Damarri ailegatu zitzaion baloia eta Sabadellek markagailua bere alde jartzeko aukera izan zuen. Hala ere, ezin izan zuen aprobetxatu, jaurtiketak zutoinean jo zuelako. Irundarrek berriz, lehen zatiaren luzapenean izan zuen gola sartzeko aukera, Solísek ateratako korner batean. Feenyek ongi errematatu zuen, baina ezin izan zuen atean asmatu.

Bigarren zatian talde txuribeltzak hobeki zelairatu zen eta 54. minutuan izan zuen markagailuan aitzina hartzeko aukera. Solísek baloia lapurtu eta lerro arteko pasea egin zion Benitori. Edonola ere, azken honek ezin izan zuen Ortoláren aitzinean asmatu. Iñigo Idiakezen mutilak ongi jokatzen ari ziren aurkariaren gola ailegatu zenean. 79. minutuan, Restak gola sartu zuen eta etxekoen alde jarri zuen markagailua behin-betiko. Horrela, hiru puntuak Sabadellen gelditu ziren eta txuribeltzak esku hutsik bueltatu ziren Irunera.

Heldu den igandean, martxoaren 3an, Real Union Galen ariko da, Barça Atlètic taldearen kontra, 16:00etan.

(Argazkia: CE Sabadell)

REAL UNIONEK PUNTU BAT ATERA ZUEN CULTURAL LEONESAREN KONTRAKO PARTIDUTIK
Futbola

REAL UNIONEK PUNTU BAT ATERA ZUEN CULTURAL LEONESAREN KONTRAKO PARTIDUTIK

Talde txuribeltzak hutsera berdindu zuen etxean Cultural y Deportiva Leonesa taldearen kontra

Real Unionek hutsera berdindu zuen, pasa den...

FRAN JUSTO: “ETXEAN INDARTSUAK GARA ETA PARTIDU ONA EGIN BEHAR DUGU”
Futbola

FRAN JUSTO: “ETXEAN INDARTSUAK GARA ETA PARTIDU ONA EGIN BEHAR DUGU”

Real Unionek bihar, maiatzaren 4an, jasoko du Cultural y Deportiva Leonesa taldea (19:00), 1924ko Koparen garaipenaren mendeurrenean

Real Union ere...

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK

Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak

Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika