Real Unionek bihar, maiatzaren 4an, jasoko du Cultural y Deportiva Leonesa taldea (19:00), 1924ko Koparen garaipenaren mendeurrenean
Real Union ere...
24 Urr, 2022
Partiduaren hamargarren minutuan aurreratu zen talde donostiarra eta 0-1eko markagailuarekin derbia irabazi zuen
Real Unionek Sanseren kontra derbia jokatu zuen pasa den larunbatean Stadium Galen. Etxeko taldeak joko ona erakutsi bazuen ere, ez zen nahikoa izan talde donostiarra garaitzeko. Lehen hamar minutuetan Magunazelaiak sartutako golak min eman zien txuribeltzei eta berdinketa lortu gabe, 0-1eko markagailuarekin galdu zuen Errealaren bigarren taldearen kontra.
Neurketa hasi eta berehala aurreratu zen Sanse. Hamargarren minutuan, Magunazelaiak gola sartzea lortu zuen areaz kanpotik egindako erremate on batekin. Bost minutu beranduago, jokalari berak bertze aukera bat izan zuen bigarren gola eskuratzeko, baina honetan Irazustak, larri baino arrakastarekin, baloia gelditzea lortu zuen. Real Union markagailua berdintzeko hiru aukera izan zituen lehen zati honetan, baina ezin izan zuen asmatu. Azkeneko abagunea izan zen denetatik garbiena, Bravoren jaurtiketa gurutzatu batekin, baina Marrerok kornerrera bidali zuen baloia.
Bigarren zatia helburu berarekin hasi zuen etxeko taldeak. Sanchez berehala saiatu zen hau lortzen, baina Sanseko atezainak ongi gelditu zuen jaurtiketa. Aurkariak ere markagailuan tartea irekitzeko aukera eduki zuen 59. minutuan, Gabilondoren eskutik, baina ez zuen arrakastarik izan. Azken hamar minutuetan, puntu bat lortzeko aukera ere izan zuen Sanchezek, baina kornerrera joan zen bere jaurtiketa. Azkenean, beraz, hasierako 0-1ekoarekin bukatu zen derbia, talde donostiarraren alde.
Norgehiagokak, hala ere, alde positibo bat izan zuen. Izan ere, Seguin, Beobide, Capelete, Kijera eta Luque jokalariak, lesioak gainditu eta zelaira itzuli ziren asteburuan. Horrela, talde osatuagoarekin ekingo dio Real Unionek datorren asteburuko neurketari. Calahorrari bisita eginen diote oraingoan, La Planillan, igandean (urriak 30) 16:00etan.
Real Unionek bihar, maiatzaren 4an, jasoko du Cultural y Deportiva Leonesa taldea (19:00), 1924ko Koparen garaipenaren mendeurrenean
Real Union ere...
Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak
Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...
Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko
Real Unionek 2-1 galdu...
Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren
Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...