02 Urr, 2023
Real Unionek aukera izan zuen berdintzeko, baina azkenean Salamancakoak 1-0eko markagailuari eutsi zioten
Real Union punturik batu gabe bueltatu zen atzo iluntzean Irunera. Unionistas de Salamanca bisitatu zuen talde txuribeltzak eta berdintzeko aukera izan bazuten ere, azkenean etxekoek 1-0 irabazi zuten, sei hilabetez euren zelaian duten bolada onari segida emanez.
Lehen zatian nagusi izan zen Unionistas eta lan on hori gol batekin borobildu ahal izan zuten. 39. minutuan, atsedenaldirako bidean, Slavyk sartu zuen baloia sarera, Rastrojok egindako erdiraketa bat errematatuz. Lehen zatia bukatu aitzinetik, Real Unionek aukera izan zuen berdintzeko, baina Escobarrek egindako jaurtiketa Martinezek kornerrera bideratu zuen.
Bigarren zatian berriz, talde txuribeltzak bere indarra erakutsi zuen zelaian eta baloiaren jabetza ere Fran Justoren taldeak eduki zuen. Aukera aunitz sortu zituzten, eta aurkariaren zelaian aritu ziren ia 45 minutuz. Hala ere ez zuten asmatu eta golik sartu gabe bukatu zuten partidua. Berdinketa eskura izan zuten, baina azkenik, Unionistasen alde bukatu zen jardunaldia.
Hiru puntuak Salamancan gelditu ziren eta Real Unionek porrota honi buelta eman beharko dio orain, heldu den igandean (urriaren 8an) Tarazona jasotzeko Galen, eguerdiko 12:00etan.
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...