REAL UNIONEK FEDERAZIO KOPAKO ERKIDEGOKO FINALA JOKATUKO DU BIHAR
Futbola

REAL UNIONEK FEDERAZIO KOPAKO ERKIDEGOKO FINALA JOKATUKO DU BIHAR

Talde irundarrak CD Derio jasoko du Stadium Galen, 19:30etik aitzinera

Real Unionek Federazio Kopako erkidegoko finala jokatuko du bihar (irailaren 23a), Stadium Galen, CD Derioren kontra. Neurketa 19:30ean hasiko da eta denboraldiko abonuan sartuko dela adierazi du klub txuribeltzak.

Talde txuribeltzak pasa den urtean hainbertzeko arrakasta izan zuen txapelketaren erkidegoko finala jokatuko du bihar etxean. CD Derio izanen du aitzinean, fase nazionalerako txartela lortzeko lehian. 19:30an hasiko da partidua eta klubetik jakinarazi dutenez, denboraldiko abonamenduan sartuko da sarrera. Abonatuak ez direnen kasuan, sarrera 5 eurokoa izanen da 7 eta 14 urte bitarteko haurrentzat eta 10 eurokoa 15 urtetik goitikoendako.

Finala irabazten duen taldeak, irailaren 27tik aitzinera, Federazio Kopako fase nazionala jokatuko du. Aurten ere, pasa den denboraldian bezala, lehiaketa honen finalerdietara iristen diren lau taldeek Errege Kopa jokatzeko txartela eskuratuko dute. 

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK
Futbola

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK

Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan

Real Unión Roca:...

REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN PONFERRADINAREN KONTRA
Futbola

REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN PONFERRADINAREN KONTRA

Talde txuribeltzak 2-1 galdu zuen Ponferradan eta orain, azken bi jardunaldiak gelditzen zaizkio maila mantentzeko helburua lortzeko

Real Unionek...

FRAN JUSTO: “ONGI ENTRENATU BEHAR DUGU, LASAI EGON ETA IGANDEAN LEHIATZERA ATERA”
Futbola

FRAN JUSTO: “ONGI ENTRENATU BEHAR DUGU, LASAI EGON ETA IGANDEAN LEHIATZERA ATERA”

Hiru jardunaldi bertzerik ez zaizkio gelditzen Real Unioni eta horietako lehena, igande honetan (maiatzaren 12an) ospatuko dute Ponferradinaren...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika