REAL UNIONEK FEDERAZIO KOPAKO FINALA IRABAZI DU
Futbola

REAL UNIONEK FEDERAZIO KOPAKO FINALA IRABAZI DU

Talde txuribeltza galtzen hasi bazen ere, bigarren zatian markagailua irauli eta 3-2koarekin SD Leioa garaitzea lortu zuen

Real Unionek Federazio Kopako Fase Autonomikoko finala irabazi zuen Stadium Galen, SD Leioa 3-2ko markagailuarekin garaitu ondoren. Lehen zatian neurketa zaildu zitzaion etxeko taldeari, bizkaitarrak 0-2koarekin aurretik jarri zirenean. Hala ere, Aitor Zulaikaren mutilek aldageletan indarra hartu eta bigarren zatian sartutako hiru golekin buelta eman zioten norgehiagokari. Horrela, Fase Autonomikoa irabazi eta Fase Nazionalera pasatu da Irungo taldea.

Etxekoek izan zuten gola sartzeko lehen aukera. Partida hasi eta hirugarren minutuan, Oyarzunek falta atera zuen baina Espigares ez zen baloira iritsi. Seigarren minutuan berriz, aurkarien txanda izan zen. Korner bat atera eta Jaimek buruz errematatzea lortu zuen, 0-1ekoa ezarriz. Hurrengo minutuetan, Oyarzunek pare bat saiakera gehiago egin zituen berdinketa lortzeko, baina ez zuen arrakastarik izan. Lehen baloia kornerrera joan zen eta bigarrenera Seguin ez zen iritsi. Lehen zatia bukatzeko zazpi minutu gelditzen zirenean, epaileak penaltia adierazi zuen Leioaren alde eta hauek abagune hori aprobetxatu zuten jardunaldiko bigarren gola sartzeko, Hugoren eskutik.

Bigarren zatian Real Union indartsuago atera zen zelaira, neurketari buelta emateko asmoarekin. 0-2ko markagailuarekin kanporaketa zailtzen hasia zitzaion talde irundarrari eta esfortzu handiago bat egin behar zutela argi zegoen. Hori buruan edukita, Real Unionen lehen gola iritsi zen. 63. minutuan, Oyarzunek sartu zuen baloia sarera falta baten ondoren. Kanporaketa berdinduta, bigarren golaren bila joan ziren etxekoak. Hain zuzen ere, Capelete irundarrak sartu zuen bigarrena, 76. minutuan, Jon Anderrek egindako erdiraketa errematatuta. Bina berdinduta zuten markagailua neurketako azken minutuetan eta aurretik jartzea ere lortu zuten azkenean. Norgehiagoka bukatzeko minutu bakarra gelditzen zenean, Oyarzunek ateratako falta Bravok buruz errematatu zuen eta 3-2koa ezarri zuen behin betiko emaitza bezala.

Hala eta guztiz ere, markagailua iraultzeko saiakera honetan talde txuribeltzeko hainbat jokalari ukituta gelditu dira. Hala nola, Quique Riverok eta Antonio Espigaresek min hartu zuten atzoko neurketan eta probak egin beharko dizkiete ondorioak larriak diren ala ez jakiteko.

Real Unionek Fase Nazionala jokatuko du

Fase Autonomikoa gaindituta, Real Unionek Fase Nazionala jokatzeko txartela irabazi du. Hain zuzen ere, gaur irailak 15, fase honetako zozketa ospatuko da Las Rozaseko Futbolaren Hirian. Lau koadroetan banatuko da fase berri hau eta zortzi taldeek osatuko dute koadro bakoitza, hurbiltasun geografikoaren arabera banatuta egonen direnak. Hauek final-hamaseirenak, final-zortzirenak eta final-laurdenak jokatuko dituzte beraien artean. Partida bakarrera ospatuko dira neurketa hauek eta, azkenean, multzo bakoitzeko garaileak euren artean neurtuko dira, A multzokoa B multzokoaren kontra eta C multzokoa D multzoko garailearen aurka. Lau hauek gainera, Errege Kopa jokatzeko aukera irabaziko dute.

(Argazkia: SD Leioa)

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN
Futbola

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN

Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko

Real Unionek 2-1 galdu...

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”
Futbola

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”

Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren

Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN
Futbola

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN

Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren

Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN
Futbola

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN

Unionistas de Salamanca garaitu zuten etxean eta jeitsiera postuetatik aldentzen hasiak dira txuribeltzak

Real Unionek garaipen garrantitzusa lortu...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika