REAL UNIONEK GARAIPENA ESKURATU ZUEN BALAIDOS-EN
Futbola

REAL UNIONEK GARAIPENA ESKURATU ZUEN BALAIDOS-EN

Irundarrek 1-2ko markagailuarekin irabazi zuten Celta B taldearen aurka

Real Unionek atzo arratsaldean jokatu zuen denboraldiko 20. jardunaldia, Balaidos zelaian, Celta B taldearen aurka, eta arrakastarekin amaitzea ere lortu zuen. Izan ere, txuribeltzek 1-2ko markagailuarekin irabazi zioten Celtari eta honekin, garrantzi handiko hiru puntu gehitu zituzten sailkapenera.

Lehenengo zatitik Real Union Celta baino gehiago izan zen zelaian, eta hori zortzigarren minutuan sartu zuen golarekin ikusi ahal izan zen. Mario Capeletek eskuin hegaletik baloia erdiratu eta Carlos Bravok buruz errematatu zuen jokaldia, baloia sare barrura sartuz. Celtak horri erantzuten saiatu zen hurrengo minutuetan, baina ezin izan zituzten aukerak aprobetxatu. Gainera, irundarrek bigarren gola sartu zuten atsedenaldia baino lehen, eta horrek ere atsekabeturik utzi zuen etxeko taldea. 34. minutuan, hain zuzen ere, handitu zuten zuloa markagailuan Real Unionekoek. Aitor Seguinek ezker hegaletik bota zuen baloia eta Capeletek gola sartzeko abagunea izan zuen, Celtako defentsak huts egin ondoren.

Partiduaren bigarren zatia 0-2ko markagailuarekin hasi zuten bi taldeek, eta horrela jarraitu zuten azken momentura arte. Real Unionek bi aukera garbi izan zituen neurketaren zati honetan, baina ezin izan zituen goletan bilakatu; bata Bravok area kanpotik egindako jaurtiketa izan zen, eta bestea Seguinek egin zuen jokaldia, Celtako Ruly Garciak oztopatu zuena. Hala ere, irundarrek ongi eutsi zioten markagailuari 85. minutura arte, Javi Gomez aurkariak gola sartzea lortu zuen arte hain zuzen ere. Azken bost minutu hauetan, neurketa guztiz aldatu zen eta, Real Unionen urduritasuna baliatuz, Celta nagusi izan zen. Gainera, berdintzeko aukera ere aurkeztu zitzaion etxeko taldeari, baina atearen eskuadran jo zuen Rulyk botatako baloiak. Horrela, Real Unionek 1-2ko markagailuarekin garaipena eskuratu zuen azkenean.

Norgehiagoka honen ondoren eta hiru puntu gehiago irabazita, Aitor Zulaikaren mutilak 33 puntu batu dituzte sailkapenean, eta bostgarren postuan kokatu dira. Lorpen honekin ekingo diote hurrengo igandean 21. jardunaldiari. Oraingo honetan, Real Unionek Valladolid Promesas taldea jasoko du Stadium Galen, arratsaldeko 17etan.

(Argazkia: RC Celta)

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO
Futbola

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO

Entrenatzaile galiziarrak Real Unionen eskaintza mahai gainean izan du, baina Ponferradina eta Algeciras taldeetatik jaso dituen eskaintzei lehentasuna eman...

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU
Futbola

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU

“Ecos del Roca” izenburupean, Roca talde historikoaren sorrera kontatu dute liburuan

Real Unionek “Ecos del Roca” liburua kaleratu berri du,...

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN
Futbola

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN

Zazpigarren edizioa izanen da eta txapelketa triangularrean, Touring KEk eta Arenas Clubak parte hartuko dute

Real Unionek Irun Hiria Beteranoen...

JOSH FEENEY ETA TOMMI O´REILLY ASTON VILLARA BUELTATUKO DIRA
Futbola

JOSH FEENEY ETA TOMMI O´REILLY ASTON VILLARA BUELTATUKO DIRA

2024ko urte hasieran ailegatu ziren Real Unionera bi jokalariak utzita eta orain, jatorrizko taldera bueltatuko dira berriz ere

Real Unionek...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika