REAL UNIONEK GARAIPENA ESKURATU ZUEN NEURKETA ZORO BATEAN
Futbola

REAL UNIONEK GARAIPENA ESKURATU ZUEN NEURKETA ZORO BATEAN

Amorebietak bi gol sartu zituen lehen 15 minutuetan, baina talde txuribeltzak horri buelta ematen jakin zuen

Real Unionek 4-3ko markagailuarekin garaitu zuen Amorebieta, igande eguerdi zoro batean. Neurketa hasi eta berehala, talde bisitariak bi gol eskuratu zituen eta aurretik jarri zen. Etxekoek berdinketa lortu bazuten ere, Amorebietak denboraz kanpo beste gol bat sartu eta atsedenaldirako 2-3koa ezarri zuten. Bigarren zatian, Real Unionek bere lekua hartu eta markagailua iraulita, aurkaria garaitzea lortu zuen azkenean.

Epaileak partida hasi zela adierazi eta hurrengo minutuan sartu zuen Amorebietak lehen gola. Zelai erditik baloia atera eta Jauregik bere hanketan eraman zuen Irazustaren aurrean bakarrik geratu arte. Bertan, jaurtiketa egin eta lehen gola eskuratu zuen. 14 minutu beranduago, Jauregik berriz area kanpotik jaurti eta baloia sarera sartu zen bigarren aldiz. Hala ere, etxeko taldeak ez zituen besoak jaso eta Sanchezek, lau minutu geroago, Real Unionen lehen gola sartu zuen. Ez hori bakarrik, 22. minutuan, Alain Oyarzunek kornerra atera eta Aranburuk buruz berdinketa ezarri zuen markagailuan. Atsedenaldia berdinketarekin hasiko zutela uste zutenean aldiz, Jauregik jardunaldiko hirugarren gola sartu zuen eta Amorebietaren alde jarri zuen bertze behin markagailua.

Real Unioneko jokalariak “arima zelaian uztera” atera ziren zelaira bigarren zatian, Aitor Zulaikak eskatu bezala, eta honek fruituak eman zituen markagailuan. 62. minutuan, Sanchezek penaltiz sartu zuen bigarren berdinketaren gola, baita 76. minutuan ere. Azken gol honek gainera, 4-3koa ekarri zuen behin betiko Real Unionenen alde. Behin 90 minutuan bukatuta, ia beste 10 izan zituzten jokalariak luzapenean, baina etxeko taldeak markagailua bere alde mantentzen jakin zuen eta puntuak Galen geratu ziren.

Honen ondotik, Real Unionek Federazio Kopako final-laurdenak gainditu beharko ditu asteazken honetan, Stadium Galen, arratsaldeko 17:00etan. Neurketa Terrassa FC taldearen kontra jokatuko dute. Partida hau Errege Kopa jokatzeko txartela eskuratzeko azken urratsa izanen da irundarrentzat.

(Argazkia: Gio Batista)

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK

Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak

Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN
Futbola

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN

Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko

Real Unionek 2-1 galdu...

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”
Futbola

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”

Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren

Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN
Futbola

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN

Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren

Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika