REAL UNIONEK GARAIPENAREKIN HASI DU DENBORALDIA
Futbola

REAL UNIONEK GARAIPENAREKIN HASI DU DENBORALDIA

Talde txuribeltzak 2-0 irabazi zion Cornellari etxean jokatutako lehen neurketan

Real Unionek atzo jokatu zuen denboraldiko lehen jardunaldia eta garaipenarekin amaitu zuen igande eguerdian. Cornella jasotzea egokitu zitzaion partidu honetan eta 2-0eko markagailuarekin menderatu zituzten kataluniarrak.

Beroarekin iragan zen igande eguerdian Stadium Galen jokatutako partidua. Real Union gogoz eta indarrez atera zen zelaira eta hori bera islatu zuen markagailuan ere. Lehen zatian aukerak izan zituen talde txuribeltzak aurretik jartzeko, baina azken minutura arte ezin izan zituen abagune horiek errematatu. Atsedenaldira joan baino lehenago ordea, Riverok ireki zuen markagailua penaltiz sartutako gol batekin. Segidan, beste penalti bat aprobetxatzeko aukera izan zuen Real Unionek. Epaileak Cornellako defendatzaile batek Bravo jo zuela ikusi eta etxeko taldearen alde penaltia erabaki zuen. Hala ere, orduan atezainak Riveroren jaurtiketa gelditu zuen eta Jon Anderrek ez zuen asmatu segidan egin zuen aldaratzean.

Bigarren zatiaren hasieran ez zen saiakera gehigirik izan. Hala ere, Real Unionek bigarren gol bat sartzea lortu zuen, 66. minutuan zehazki. Bravok jaurti zuen baloia sarera eta Cornellako atezainak ezin izan zuen hau gelditu. Honen ondoren, beste lau aukera ere izan zituen talde irundarrak, baina baloi bakar bat ere ez zen sarean sartu. Horrela, 2-0eko markagailuarekin irabazi zuen Real Unionek denboraldiko lehen jardunaldian eta aurtengo lehen hiru puntuak eskuratu zituen zituen sailkapenerako. 

Argazkia: Estudio Gover

FRAN JUSTO: “HEMENDIK AITZINERA PARTIDU GUZTIAK FINALAK IZANEN DIRA ETA EZIN DUGU DEUS ERE GORDE”
Futbola

FRAN JUSTO: “HEMENDIK AITZINERA PARTIDU GUZTIAK FINALAK IZANEN DIRA ETA EZIN DUGU DEUS ERE GORDE”

Real Unionek Unionistas de Salamanca jasoko du igandean, apirilaren 21ean, Galen 18:00etan

Real Unionek final baten moduko bertze partidu bat jokatu...

REAL UNION ROCAK HIRU PUNTUAK ESKURATU ZITUEN AZPEITIAN
Futbola

REAL UNION ROCAK HIRU PUNTUAK ESKURATU ZITUEN AZPEITIAN

1-3ko markagailuarekin txuribeltzek garaipena eskuratu zuten Garmendipen, Lagun Onak B taldearen kontra

CD Lagun Onak B: Madrazo; Arizmendi,...

REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN LAS LLANAS ZELAIAN
Futbola

REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN LAS LLANAS ZELAIAN

Sestaok sartutako bi penaltiekin, 3-1eko emaitzarekin galdu zuen Real Unionek

Real Unionek porrota jaso zuen pasa den larunbatean Las Llanas...

FRAN JUSTO: “GURE ONENA EMAN BEHAR DUGU, MODU PERFEKTUAN ARITZEKO ETA HIRU PUNTUAK ESKURATZEKO”
Futbola

FRAN JUSTO: “GURE ONENA EMAN BEHAR DUGU, MODU PERFEKTUAN ARITZEKO ETA HIRU PUNTUAK ESKURATZEKO”

Real Unionek bihar bisitatuko du Sestao River (20:00), zalerik gabe jokatuko den neurketa ospatzeko

Real Unionek, pasa den asteburuko garaipena...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika