REAL UNIONEK HIRU PUNTU EKARRI ZITUEN TARAZONATIK
Futbola

REAL UNIONEK HIRU PUNTU EKARRI ZITUEN TARAZONATIK

Asier Benitoren golak eman zion garaipena talde txuribeltzari

Real Unionek 0-1 irabazi zuen pasa den larunbatean Tarazonaren kontra. Lehen zatiaren bukaeran ailegatu zen partiduko gol bakarra eta talde txuribeltzari garaipena eman ziona. Asier Benitoren eskutik lortu zituen Irungo taldeak hiru puntu horiek, hain zuzen ere, 13 hilabete hamaikakotik kanpo egon den jokalaria.

Etxekoen aukerekin hasi zen neurketa. Seigarren minutuan Ramon Buenok izan zuen atean sartzeko lehen aukera, baina errematea kanpora joan zen. Bost minutu beranduago, epaileak penaltia agindu zuen Ivan Perezek eskuarekin jo zuelako baloia, baina Unai Agirre ongi gelditu zuen. Hala ere, aldaratzeak zutoin batean jo zuen eta bertzea errebotatu. Arriskua egon bazen ere, Real Unionen defentsan ongi urrundu zuen baloia. Bisitarien lehen aukera 23. minutuan ailegatu zen Solísen eskutik, baina ez zuen ongi asmatu. Bi minutu beranduago, etxekoek defentsan egindako akats bat baliatuta, Asier Benito saiatu zen bere taldea markagailuan aitzinatzen, baina ez zuen lortu. Atsedenaldira hutsera berdinduta joanen zirela uste zutenean aldiz, Asier Benitok berriz ere bere abagunea aprobetxatu eta 0-1ekoa ezarri zuen.

Bigarren zatian markagailu hau bera defenditzen jakin zuen Real Unionek. Tarazonak ongi estutu zuen eta aukera batzuk ere sortu zituen berdinketa erdiesteko, baina ez zuten aurkariaren atean asmatu. Azkenik, Benitoren gol horrek garaipena eman zion Real Unioni eta hiru puntuak Irunera ekarri zituen bueltan. Hurrengo asteburuan, otsailaren 3an zehazki, talde txuribeltzak Lugo taldea jasoko du Stadium Galen, 20:00etan. 

(Argazkia: SD Tarazona)

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”
Futbola

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”

Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren

Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN
Futbola

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN

Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren

Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN
Futbola

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN

Unionistas de Salamanca garaitu zuten etxean eta jeitsiera postuetatik aldentzen hasiak dira txuribeltzak

Real Unionek garaipen garrantitzusa lortu...

FRAN JUSTO: “HEMENDIK AITZINERA PARTIDU GUZTIAK FINALAK IZANEN DIRA ETA EZIN DUGU DEUS ERE GORDE”
Futbola

FRAN JUSTO: “HEMENDIK AITZINERA PARTIDU GUZTIAK FINALAK IZANEN DIRA ETA EZIN DUGU DEUS ERE GORDE”

Real Unionek Unionistas de Salamanca jasoko du igandean, apirilaren 21ean, Galen 18:00etan

Real Unionek final baten moduko bertze partidu bat jokatu...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika