REAL UNIONEK HIRU PUNTU ESKURATU ZITUEN ESPIÑEDON
Futbola

REAL UNIONEK HIRU PUNTU ESKURATU ZITUEN ESPIÑEDON

Talde txuribeltzak 2-3ko markagailuarekin garaitu zuen atzo CD Arenteiro

Real Unionek sailkapeneko lider bilakatuta egin du lo gaur arratsean. Fran Justoren taldeak, denboraldiko laugarren jardunaldian, lehen garaipena eskuratu du etxetik kanpo. Hain zuzen ere, entrenatzailearen lehengo urteko taldearen kontra, CD Arenteiroren kontra, 2-3ko markagailuarekin irabazi ondotik.

Partidua hasi era berehala aitzindu zen Real Union markagailuan. Lehen jokaldia arriskutsuan sartu zuen talde bisitariak gola. Bertze behin Alain Oyarzun eta Anton Escobar ongi bateratu ziren eta lehenak ateratako kornerra, bigarrenak arrakastaz errematatu zuen. Bigarren gola sartzeko aukera ere izan zuen Iñigo Muñozek, Oyarzunek ateratako hurrengo kornerrak eragindako aldaratzean, baina kanpora joan zen baloia. Ordu laurdena pasatuta berriz, etxekoen gola ailegatu zen. Arenteiroko Chaconek kontraeraso batean sartu zuen baloia sarera eta banakoa ezarri zuen.

Berdinketa onartzea zaila izan zen Fran Justoren taldearentzat, baina aitzinera segitu zuten. Arenteirok, gailenduta, bertze aukera berri bat izan zuen aurrea hartzeko, baina Irazustak bikain gelditu zuen Markitosek buruz egindako errematea. Jokaldi honekin indarberritu ziren txuribeltzak eta euren bigarren gola lortu zuten. 37. minutuan, Oyarzun izan zen berriz ere protagonista, eta falta zuzen baten ondorioz, 1-2koa eskuratu zuen atsedenaldirako bidean.

Bigarren zatia hasi eta segidan, Arenteiro jokalari bat guttiagorekin gelditu zen, baina honek ez zien eragin jardunaldiko bigarren berdinketa lortzeko. Chaconek gola sartu eta 2-2koa ipini zuen, 53. minutuan. Real Unionek amore eman gabe jokoan segitu zuen eta 66. minutuan hirugarren gola sartu zuen Solísen eskutik. Honek areaz kanpotik egindako jaurtiketa batekin sartu zuen baloia sarera. Honez gain, etxekoek bertze jokalari bat galdu zuten eta bederatzirekin jokatzen segitu behar izan zuten. Aukera hau aprobetxatu nahi izan zuen bisitariak bertze golaren bat sartzeko eta abaguneak ere izan zituen, nahiz eta etxeko atezainak ongi gelditu zituen denak.

Partidu bukaeran, Real Unionek ongi sufritu zuen. Epaileak 10 minututik gorako deskontua markatu zuen eta Justoren taldea berdinketa sahiesten ibili zen azken minutuetan. Hala ere, lortu zuen eta hiru puntuak bereganatu zituen, denboraldi honetan etxetik kanpo lortzen duen lehen garaipena erdietsiz. 

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK

Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak

Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN
Futbola

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN

Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko

Real Unionek 2-1 galdu...

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”
Futbola

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”

Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren

Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN
Futbola

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN

Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren

Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika