02 Mai, 2022
Atzo Rayo Majadahondaren aurka 1-0 irabazi ondoren, talde txuribeltzak urrezko hiru puntu lortu zituen sailkapenerako
Real Unión Club: Irazusta; Santos, Perez, Barbu, Kijera; Beobide, Rivero (Elizondo, 87. min.), Seguin (Oyarzun. 87. min.), Sanchez (Capelete, 69. min.), Nuñez (Vivancos, 87. min.); Temenuzhkov (Bravo, 52. min.).
CF Rayo Majadahonda: Fernandez; Casado, Bernal, Sanchez (Javi Gomez, 67. min.), Nando (Mawi, 77. min.); Perez, Philip (Ruben Sanchez, 77. min.), Gonzalez, Mendes (Mario, 64. min.), Hector; Albiach (Manny, 77. min.).
Emaitza (1-0): 1-0, Mario, bere atean (72. min.).
Epailea: Manuel Pozueta Rodriguez (Kantabria). Txartel horia atera die Beobideri (26. min.) Real Unionen aldetik eta Nandori (41. min.) Rayo Majadahondaren aldetik.
Bestelakorik: 1. RFEF Footters-ko I. Multzoko 34. jardunaldia. Stadium Gal, 1.000 jarraitzaile inguru.
Real Unionek atzo jokatu zuen, Stadium Galen, Rayo Majadahondaren aurka denboraldiko 34. jardunaldia. Bi taldeek ere ez zituzten abagune asko eduki neurketa guztian zehar eta baloi bakar batek lortu zuen sare barrura joatea, Mariok bere atean sartutakoa alegia. Honek txuribeltzei markagailuan aurreratzea ahalbidetu zien eta horrela, garaipena eskuratu zuten, sailkapenean 51 puntu batuz.
Partidua hasi eta gola sartzeko lehendabiziko aukera Aitor Seguinek izan zuen, baina jaurtiketa langatik gora joan zen. 24. minutuan aldiz, aurkarien abagunea etorri zen, baina Albiachen burukada Irazustak gelditzea lortu zuen. Albiachek, zortzi minutu beranduago, baloia sarera sartzeko beste ahalegin bat egin zuen, area kanpotik egindako jaurtiketa baten bidez, baina berriz ere kapitainak deuseztatu zuen.
Atsedenalditik bueltan, markagailua oraindik hutsean zegoen bi taldeentzat. Real Unionek berriz ere ireki zuen aukeren txanda. Kun Temenuzhkovek Alvaro Fernandezek pasatzen utzi zuen baloi bat jaurti, baina ez zuen arrakastarik eduki. 56. minutuan, Albiachek berriz ere baloia indarrez bota zuen eta hau ere gora joan zen. Azkenik, golaren jokaldia iritsi zen. 72. minutuan, Bravok baloia hanketan zuela erdiratu zuen eta Mariok bere ate barrura bidali zuen, Real Unioni gola oparituz. Bost minutu beranduago, Bravok beste aukera bat izan zuen bigarren gola sartzeko, baina kanpora joan zitzaion. Horrela, 1-0eko markagailuarekin amaitu zen neurketa, eta talde txuribeltzak urrezko hiru puntu eskuratu zituen etxean.
Argazkia: Haimar Marcos
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...