Entrenatzaile galiziarrak Real Unionen eskaintza mahai gainean izan du, baina Ponferradina eta Algeciras taldeetatik jaso dituen eskaintzei lehentasuna eman...
03 Api, 2023
Penaltiz sartutako gol bati esker, talde txuribeltzak garaipen garrantzitsua eskuratu zuen Numanciaren aitzinean
Real Unionek hiru puntu batu zituen sailkapenean Numanciaren kontrako partiduan. Azken minutuan Quique Riverok penaltiz sartutako golari esker, talde txuribeltzak 1-0eko markagailua erdietsi zuen Numanciaren kontra. Jeitsiera postuetan dago oraindik Iñaki Goikoetxearen taldea, baina puntuetan berdinduta dago sailkapenean aitzinetik dauden bi taldeekin.
Neurketa hasi eta berehala izan zuen Real Unionek lehen gola sartzeko aukera. Alain Oyarzunek eskuin hegaletik egindako jaurtiketa bat izan zen, baina atearen eskuinetik ihes egin zuen baloiak. 22 minutu beranduago, Bravok izan zuen bere hanketan markagailuan aitzintzeko aukera, baina hau ere atearen gainetik joan zen. Atsedenaldira iritsi baino lehen, Numancia saiatu zen emaitza bere alde jartzen, baina hauen jaurtiketa ere gora joan zen.
Hutsera berdinduta hasi zuten beraz, partiduaren bigarren zatia. Fede Andrada saiatu zen gola sartzen, 68. minutuan, baina Ayesak jaurtiketa gelditu egin zuen. Numaciak izan zuen gola sartzeko hurrengo aukera. Toni Arranzek buruz jaurti zuen baloia, baina Irazustak kornerrera bideratu zuen baloia. Partiduaren azken minutuan iritsi zen aldiz, Real Unionen garaipena. Fede Andradak egindako jokaldi baten ondotik, penaltia adierazi zuen epaileak. Quique Riverok egin zuen penaltiaren jaurtiketa eta baloia ate barrura sartu zuen, talde txuribeltzari garaipena emanez.
Hiru puntu gehiagorekin, 34 ditu orain guztira sailkapenean. Jeitsiera postuetan dago oraindik Real Union, baina bi postu gorago dauden bi taldeekin puntuetan berdinduta dago. Bertze hiru puntu gehitzeko asmoz aterako da Real Union Stadium Galera berriz ere. Orduan, Real Murcia jasoko du etxean, igandean (apirilaren 8an), 16:00etan.
Entrenatzaile galiziarrak Real Unionen eskaintza mahai gainean izan du, baina Ponferradina eta Algeciras taldeetatik jaso dituen eskaintzei lehentasuna eman...
“Ecos del Roca” izenburupean, Roca talde historikoaren sorrera kontatu dute liburuan
Real Unionek “Ecos del Roca” liburua kaleratu berri du,...
Zazpigarren edizioa izanen da eta txapelketa triangularrean, Touring KEk eta Arenas Clubak parte hartuko dute
Real Unionek Irun Hiria Beteranoen...
2024ko urte hasieran ailegatu ziren Real Unionera bi jokalariak utzita eta orain, jatorrizko taldera bueltatuko dira berriz ere
Real Unionek...