REAL UNIONEK ILLUECA HARTU ZUEN MENDEAN
Futbola

REAL UNIONEK ILLUECA HARTU ZUEN MENDEAN

Federazio Kopako final-zortzirenak gaindituta, Errege Kopa jokatzeko pausu bakarrera dago talde txuribeltza

Real Unionek Federazio Kopako final-zortzinerak gainditu ditu, Illueca taldea 2-0eko markagailuarekin mendean hartu ondotik. Nuñezek eta Seguinek sartutako golekin, talde txuribeltzari pausu bakar bat falta zaio Errege Kopa jokatzeko txartela irabazteko. Datorren astean saiatuko dira hori lortzen, Stadium Galen Terrassa CFren kontra jokatuko duten final-laurdenetako neurketan.

Neurketa guztian zehar nagusi izan zen etxeko taldea. Lehen zatian, hutsean geratu ziren saiakera batzuen ondotik, 32. minutuan iritsi zen Real Unionen lehen gola. Jardunaldiko hirugarren abagunean, Chema Nuñezek boleaz harrapatu zuen aldaratze bat sarera jaurti zuen eta Illuecako atezainak ezin izan zuen gelditu. Horrela, 1-0ekoa ezarriz, atsedenaldira iritsi zen partidua.

Bigarren zatia bide beretik joan zen talde txuribeltzarentzat. Lehen aukera garbian etxeko taldeak berriz ere asmatu zuen eta 2-0eko markagailua eskuratu zuen. Orduan, Aitor Seguin izan zen protagonista. Area kanpotik jaurtiketa egin eta atezain bisitariak baloia ukitu bazuen ere, ezin izan zuen gelditu eta hau sare barrura sartu zen. Hortik aitzinera, Illueca saiatu zen markagailura hurbiltzen, baina Joel Jimenezek jakin zuen hauek izan zuten aukera bakarra gelditzen.

Honekin guztiarekin, Real Unionek Federazio Kopako final-laurdena jokatuko du datorren asteazkenean, Terrassa CFren kontra, talde honek CD Izarra gainditu baitzuen B Multzoko kanporaketan. Hurrengo neurketa hau gaindituta, talde irundarra finalerdietara pasatuko da eta Errege Kopa jokatzeko txartela irabaziko du gainera.

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO
Futbola

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO

Entrenatzaile galiziarrak Real Unionen eskaintza mahai gainean izan du, baina Ponferradina eta Algeciras taldeetatik jaso dituen eskaintzei lehentasuna eman...

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU
Futbola

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU

“Ecos del Roca” izenburupean, Roca talde historikoaren sorrera kontatu dute liburuan

Real Unionek “Ecos del Roca” liburua kaleratu berri du,...

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN
Futbola

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN

Zazpigarren edizioa izanen da eta txapelketa triangularrean, Touring KEk eta Arenas Clubak parte hartuko dute

Real Unionek Irun Hiria Beteranoen...

JOSH FEENEY ETA TOMMI O´REILLY ASTON VILLARA BUELTATUKO DIRA
Futbola

JOSH FEENEY ETA TOMMI O´REILLY ASTON VILLARA BUELTATUKO DIRA

2024ko urte hasieran ailegatu ziren Real Unionera bi jokalariak utzita eta orain, jatorrizko taldera bueltatuko dira berriz ere

Real Unionek...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika